Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Arriskurik gabeko uda urdailarentzat

Udan, murriztu koipe saturatuak eta frijituak.
Udan, murriztu koipe saturatuak eta frijituak.stow.ac.auk

Uda partean bero egiten du normalean, eta horregatik janari hotzak aukeratzen ditugu. Fruta, izozki eta likidoen kontsumoa ere gehitu egiten da, neguko hilabeteekin alderatuz gero. Urte sasoi honetan elikagaien hotz-katean akatsen bat gertatuz gero, edo janarien kontserbazioan edo garbiketan hanka-sartzeren bat eginez gero, oker horien eragina askoz ere handiagoa izango da, tenperatura altuek birusen eta bakterioen ugalketa bizkorra ekarriko baitute. Faktore horiek guztiak batera gertatuz gero, hesteetako narritadura oso erraz agertuko da, eta baita uda guztietan hain ohikoak diren kolitisak ere. Komeni da pauso erraz batzuk jarraitzea, udan zure urdail-hesteak behar bezala egon daitezen:

  • Baztertu otordu ugari eta astunak. Murriztu koipe saturatuak eta frijituak, edari alkoholikoak eta gasdunak, kafeak eta esnekiak oro har.
  • Kontuz ibili janari minekin. Zenbait espeziak, saltsak eta ongarrik koloneko eta hesteetako mukosak narritatu eta mintzen dituzte.
  • Egin zuntz ugariko jan-neurria. Elikagai integralak gai dira zure gorputza erregulatu eta babesteko, baita kolitis arriskua dagoenean ere.
  • Hoztu elikagaiak behar bezala. Egoera onean mantentzeko, esnekiek, izozkiek eta zukuek batez ere ez lukete hamabost minutu baino gehiago egon behar hozkailutik kanpo, kontsumitu aurretik.
  • Garbitu ondo frutak eta barazkiak. Neurri hau oso garrantzitsua da, bakterioak eliminatu nahi badira.
  • Saiatu otorduen erritmo edo ordutegi finkoa egiten. Etxetik kanpora gehiago irten arren, saia zaitez bat-bateko ordu aldaketa horiekin gorputza ez erotzen.

Udako trastorno horien sintomarik gogaikarriena beherakoa baldin bada ere, sarritan sabeleko mina, deshidratazioa, nekea, sukarra eta apetitu-galera ere agertzen dira kolitisarekin batera. Horrelakorik agertuz gero, eman atsedena zure digestio-aparatuari eta ez hartu solidorik 24 ordutan; hartu sueroa (botiketan salgai dago), indarberritzeko; ez egin kirolik edo ariketa fisikorik; ez jarri eguzkitan, horrela ez duzu deshidratatzeko arriskurik izango; eta zoaz medikuarengana, batez ere 24-48 ordutan ez baduzu onera egiten.


Últimes
Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Junts, cap a l'Assemblea General de Refundació
El divendres 4 d'abril, comprovant que Ipar Euskal Herria necessita una evolució institucional cap a una Col·lectivitat Territorial, la plataforma Batera ha presentat la posada en marxa d'una dinàmica de mobilització ciutadana. La cita és el dissabte 10 de maig, en Ezpeleta,... [+]

2025-04-08 | Gedar
Els treballadors de la MFS de Trapagaran inicien demà una vaga indefinida
La direcció de l'empresa té previst tancar la fàbrica i acomiadar als 106 treballadors, i està obert el període de consultes sobre l'ere.

Demanen a la FIFA que rebutgi la designació de seu de Sant Sebastià en el Mundial de Futbol 2030
Al desembre es van donar a conèixer les seus del Mundial de Futbol que es disputarà a Espanya, el Marroc i Portugal. Sant Sebastià i Bilbao figuraven en la llista. Així, sis associacions de veïns de Donostia-Sant Sebastià han demanat en una carta a la FIFA que retiri el... [+]

2025-04-07 | ARGIA
L'Aita Mari lamenta que 108 dels rescatats no hagin pogut ser traslladats a un port més pròxim
Un total de 108 persones han estat rescatades aquest cap de setmana en el Mediterrani central. El Govern italià no els ha permès desembarcar en un port pròxim, i l'Aita Mari ha estat desviat a Salern, on ha estat detingut. La Unió Europea podria ser l'última missió abans... [+]

Eguneraketa berriak daude