Tilsit (Prusia), 1807. Alexander I.a tsarrak eta Napoleon Bonapartek Errusia eta Frantziaren arteko gatazka etetea adostu zuten. Tilsiteko Itunaren bidez, etsaien aurrean elkarri laguntzeko konpromisoa hartu zuten, eta gainera Europako pastela bien artean banatzeko erabili zuten. Berri ona eta ospakizunerako aitzakia ederra zen Bonaparterentzat. Hala, Frantziako Armadako Estatu Nagusiko buru eta Napoleonen lagun min Louis Alexandre Berthierrek enperadorearentzat ehiza egun berezia prestatzea erabaki zuen.
Napoleoni koipea eman asmoz, Berthierrek ehunka untxi erosi zituen ehiza eremuan askatzeko (Francori, arrantzara edo ehizara joaten zenean, amuarrainak, eperrak eta oreinak ipintzen zizkioten bezalaxe). Ehizaki gehien botako zituena izan zedin, enperadorea aurreneko lerroan jarri zen. Baina, orduan, gauzak ez ziren espero bezala gertatu. Berthierrek erositako untxiak baserrikoak ziren, etxekotuak zeuden, gizakiek jaten eman ziezaieten ohituak. Gainera, untxiak ehiza eremura garraiatzerakoan, inori ez zitzaion bururatu animaliak elikatzea. Askatu zituztenean, tripa zorria ederki egina zuten eta, hara eta hona ihesi irten beharrean, hurbilen zuten gizakiarengana ziztu bizian abiatu ziren, janari eske. Eta hantxe, lehen lerroan, hiru urte lehenago bere burua enperadore izendatu zuen gizona zegoen, historiako estratega militarrik bikainenetakoa, hamarkada eskasean Europa mendebaldea eta erdialdea konkistatuko zituena, ordura arte gudu-zelaian porrotik izan gabea.
Segizio guztia untxi gosetien erasoa eragozten saiatu zen, baina alferrik. Napoleon zalgurdian igo zen eta “gudu-zelai” hartatik ihes egin zuen.
Handik zazpi urtera Napoleon mendean hartu zuten Waterlooko guduan. Untxien umiliazioak ez zuen porrot haren ondorio nabarmenik eta oihartzunik izan. Baina, ziurrenik, Napoleonen duintasuna Santa Helena moduko batera erbesteratu zen aldi baterako.
Aquesta setmana hem tingut coneixement que el Jutjat de Getxo ha arxivat el cas dels nens de 4 anys d'Europa Ikastetxea. Això ens porta a preguntar-nos: estan disposades les instàncies judicials, policials… per a respondre a les demandes dels nens? Es protegeixen de veritat... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]