Igor Paskual ::Equilibrio inestable
Pop Up Music
iraupena ::41´50´´
prezioa ::10€
“Oreka desegonkorra”. Oreka posible al da hain superlatiboa den rockaren munduan?
Oreka ez da gustukoena, nahiz eta osasungarriena den; arriskurik jasan gabe bizi zaitezke, baina ez dauka intentsitate handirik. Nahiago dut bietatik hartu eta bizipen intentso eta egonkorrak izaten saiatzea, baina ia ezinezkoa da. Rockaren mundua superlatiboa da, baina baita ostalaritzakoa, publizistena… Jada rockeroek ez dugu “alde basatian” bizitzearen esklusiba.
“Ametsak betetzea nahi baduzu, traiziorako musikarik ez entzun”. Ez al zen musika gauza fidel bakarra?
Rockak guztia eman dit, baina gauza asko kendu ere bai, maitale jeloskor baten modukoa da, besterik egiten uzten ez dizuna. Musikak ez dauka fideltasunarekin zerikusirik, soinu soila da. Musikariok bihurtzen dugu soinu hori sinesgarria edo hutsik dagoen zerbait.
Gitarren tratamenduak eta moldaketak asko gustatu zaizkit. Kantu biluziak badira ere, ondo jantzita daude…
Eskerrik asko. Instrumentu justuak sartu nahi nituen, gutxi baina bereizgarriak. Zailena abesti bakoitzari zer arropa jantzi erabakitzea izan da. Batzuek nahikoa zuten bikiniarekin, beste batzuek Dior eskatu zidaten, Fred Perry batek, eta batzuetan Zara nahikoa zen!
“Edaten itxurak egiten baino hobeto pasatzen dira egunak”; esaldi polita. Bebemos poesía hutsa da, oso ona. Baina rocka ez al da itxurak egitea ere?
Itxurak egitea baino gehiago, rocka da gauzak gehien komeni zaigun alderditik erakustea. Ez da gezur osoa esatea, baina traban egiten dizkiguten egiak ezkutatzen ditugu. Edateak erantzukizunetatik aldentzea errazten dizu, bizitzatik hartutako opor batzuk, baina faktura ordaintzerakoan errealitateak dagokizun lekuan jartzen zaitu berriro.
Zer eman dizu Loquillok eta zer zuk berari?
Loquillok esperientzia, jakintza eta burua eman dizkit; eta nik berari pasioa, arima eta bihotza.
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]
Què haig de saber? Amb qui haig de relacionar-me? On haig de viure? Amb aquestes responsabilitats, els éssers humans estem en el camí de viure la idea d'una bona vida en el si de les nostres societats. Si no sabem respondre correctament, per por de quedar-nos en els... [+]