Berrikitan irakurtzen nuen lehenago Eliza bezala orain kirola dela herriaren lo-belarra. Marxek zuen erran: “Erlijioa herriaren opioa”. Euskal Herrian erran daiteke “lo-belarra” izan dela Eliza?
Azken hamarkadei begirada bat emanez, ikusten dugu, erregezalea zen Don Mateo Mujika apezpikuak abertzaleen alderdia hartu zuela 1936an, Espainiako apezpikuen aurka: erbesteratu zuten. Euskal Herriko 2.000 apezetarik 16 fusilatuak izan ziren, 250 kanporatuak, 800 gaztigatuak. Hartu mediku, abokatu, ingeniari, enpresaburu eta beste, zein dira Eliza bezain gogorki joak izan? Apezak lo-belarraren zurrungan?
Kanbotik zuen Mujikak plazaratu 1945ean. Imperativos de mi conciencia garai haietan euskaldunen alde agertu dokumenturik garrantzitsuena. 1974an oso-oso gutik egin zuen, Añoveros Bilboko apezpikua ez baitzuen Francok kanporatu. Lo-belarraren zurrungatik!?
Gero, mundu osoan zabaldu gutunak izenpetu zituzten apez euskaldunek euskal arazoaz. Lehenik 100 apezez goitik Donostiako beren obispoari 1956an. 339k mundu osoari 1960an. Ondotik 1963an, Kontzilioari, 500ez goitik: hauei esker da Kontzilioko erabakietan sartu apezpikuen izendatzea ez dela estatuburuen esku izanen, ordu arte Espainian bezala. 300ek oraino Espainiako apezpikuei 1968an. Berriz galdera bera: gizarteko zein sailetan, mediku, abokatu, ingeniari, enpresaburu eta beste, ikusi da horrelakorik? Lokartuak Egiz aldizkarikoak? Lokartuak Larrañaga eta Pildain apezpikuak? Lokartuak Onaindia, Azpiazu, Garde apezak horiek baizik ez izendatzeko?
Non sortu dira ikastolak ez bada elizetako geletan? Nork sortu ditu euskaraz mintzo ziren irratiak (Loiola, Segura, Arrate) ez bada apezek? Egiten ahal zutela! Ahal izatetik eta egitera bada bide. Bide hori apezek egin dute. Ez lotarik!
Non egin ditu bere biltzar nagusiak ETAk, biltzar nagusiak egiten zituelarik, ez bada apezen eskuetan ziren geletan, hala Hego, hala Iparraldean.
Badira gogoa esloganez hazten dutenak. Ez da halako lo-belarrik! Badira mundu hau haiekin hasi dela uste dutenak, ohartu ere gabe antzinagokoek ireki bideetan dabiltzala. Eta hau ez da egia bakarrik Elizarentzat.
Apez horiek, ez direla denak! Egia handia. Pilotan profesional bakar batzuk baizik ez dira. Zaleak behar dituzte atzetik milaka. Elizan ere milaka zalek dituzte posible egiten profesionalak.
Azken galdera bat. Eskutan daukazun Argia hau ez ote zuten apezek biziarazi 60 urtez, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik gabe?
Potser no saps qui és Donald Berwick, o per què ho esmento en el títol d'aquest article. El mateix ocorre, evidentment, amb la majoria de les persones que participen en el Pacte Sanitari en curs. No saben què és el Triple Objectiu de Berwick, i menys encara l'Objectiu... [+]
L'article La motoserra pot ser temptadora, escrit en els dies anteriors per l'advocada Larraitz Ugarte, ha donat molt a parlar en un sector molt ampli. Planteja algunes de les situacions habituals dins de l'Administració pública, entre les quals es troben la falta d'eficiència,... [+]
És important utilitzar correctament un idioma? Fins a quin punt és necessari dominar la gramàtica o tenir un ampli diccionari? Sempre he escoltat la importància de la llengua, però després de posar-me a pensar, he arribat a una conclusió. Pensar sovint comporta això;... [+]
L'altra vegada vaig ser a un lloc que no visitava i que tant m'agradava. Sent allí, em vaig sentir a gust i vaig pensar: aquest és el meu lloc favorit. Amulet, amulet, amulet; girant la paraula en el camí de casa. Curiosament vaig buscar en Elhuyar i apareixia com a amulet... [+]
Al llarg de la seva trajectòria acadèmica, adolescents i joves rebran en més d'una ocasió orientació acadèmica i/o professional per a aquells estudis que els resultin d'utilitat. Cal oferir-los lideratge, perquè solen estar plens de dubtes cada vegada que han de prendre... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta