Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Iaz disko asko… eta erdaraz (zenbait burutazio ingelesez kantatzeko hautuaz)

  • Harrob!a Lantzen-ek eta Entzun!-ek elkarlanean osatu dute 2010eko Euskal Herriko diskogintzaren erretratua: Gureando!nu10 izeneko dokumentua sarean dabil eta zenbait datu interesgarri eskaintzen ditu. Adibidez, 300 lan berri baino gehiago atera zirela iaz eta horietako gehienak erdaretan grabatu zirela.

Zabiltzan harri hori, atera mingaina...  baina euskaraz!
Zabiltzan harri hori, atera mingaina... baina euskaraz!
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Asko zabaltzen ari den joera. Eta bereziki kezkagarria iruditzen zait hainbat taldek ingelesez kantatzeko egin duten hautua, baita erabili dituzten argudioak ere (ikus duela gutxi, Argiaren 2.261. zenbakian, publikatu ziren hiru elkarrizketak). Zenbait estilok ingelesez hobeto ematen dutela belarrira, hori da gehienetan errepikatzen dena. Baina joera orokortzen hasia denean, itsu beharko genuke aukera estetikoa bakarrik ikusiko bagenu. Eta gor, fenomeno sozial zabalagoen oihartzuna ez bagenu entzungo.


Esango nuke faktore ugarik ekarri gaituztela egoera honetara eta horien artean ez dela txikiena 1990eko hamarkadan ezker abertzalearen inguruan egituratu zen kontrakultura musikalak behera egin izana. Negu Gorriak buru zuen belaunaldiak asmatu zuen jatorri aniztasuna eta euskaltasuna elkartzen, militantzia uztarri. Mundu osoko musika estiloak nahastuz eta euskaraz kantatuz hainbat taldek lortu zuten, 1980ko urteetatik zetorren “punk vs. gizartea” eta “euskal herritar vs. espainiar” dikotomiei eustea; baina baita, Jacqueline Urla antropologoak dioen moduan (We are all Malcolm X! : Negu. Gorriak, Hip-Hop and the basque political imaginary), “euskara vs. estatuko hizkuntzak” dikotomia sortzea ere, eta oposizio sinboliko horren bidez munduko beste hainbat askapen borrokarekin zubi-lana egitea (Negu Gorriak-ek James Brownen “say it loud, I’m black and I’m proud” ezaguna “euskalduna naiz eta harro nago” bihurtzea izan liteke estrategia kultural horren erakusgarri nagusia).


Adi, hala ere, euskara-estatuko hizkuntzak dikotomia planteatzen baitu Urlak, hau da, “euskara vs. espainola” eta “euskara vs. frantsesa”; eta azpimarratzen du Negu Gorriaken diskoak ez direla elebakarrak; ingelesak, besteak beste, leku garrantzitsua duela. Baina ez edozelan sartuta: “Negu Gorriaken obran aurkitzen dugun ingelesak beltzen ahots hori ekartzen du gogora, marjinazio sozio-kulturalaren esperientzia”.
Hau da: mezu politiko jakin baten inguruan artikulatu daitezkeen hizkuntzak erabili zituzten Abregok, Arkarazok, Kazalisek eta Muguruza anaiek”.


Pasa dira garai haiek eta bi ondorio utzi dituzte gutxienez. Bat: ezker abertzalearekin identifika daitekeen engaiamendu politikoa ez dago aurreko hamarkadetan bezain modan. Bi: euskaltasunaren aldarrikapen esplizitua klixe bihurtu da (talde konprometituenek ere, nekez abestuko dizute egun “euskaraz eta kitto” edo gorago aipatutako “euskalduna naiz eta harro nago”-ren tankerako ezer, hain modu agerikoan behintzat; eta hori gertatzea ona da, nire iritziz, zimendu batzuk jarri direla erakusten duelako). Hirugarren bat gehitu behar zaie aurrekoei: Internetekin izugarri areagotu dela mundu anglosaxoian produzitzen den musika eskuratzeko aukera. Doan.


Hiru horien konbinaziotik zabaldu da, nire ustez, ingelesez kantatzeko hautua. Beste hainbeste mugimendutan laburbil daiteke prozesua: 1) “Ez dugu euskaldunak garela aldarrikatu behar mikrofono aurrean jartzen garen bakoitzean, ezta inolako mezu politikorik eman behar ere. Euskaraz egitearekin nahikoa da”. 2) “Eta euskaldunok munduan gaude, gure tradizio kulturala ez da hemen sortua bakarrik, ingelesezko musika entzun dugu betidanik, zergatik ez ditugu ba estilo horiek jorratuko?”. 3) “Beraz, behin gure euskaltasuna eta mundutasuna inplizituki onartuta, ez dago problemarik ingelesez kantatzeko ere. Gainera, errazagoa da, horrela entzun dugulako beti eta musika hori euskarara egokitzeak, lana eskatzeaz gain, ez du estetikoki emaitza bera ematen”.


Pertsonalki, bigarren punturaino bakarrik nago ados. Autoafirmazio esplizituari uko egitea euskaltasunaren barrutik hartutako erabakia da. Bigarren mugimenduarekin, nolabait esateko, mundua ekartzen dugu gurera (edo behintzat mundu honetako polo dominatzailean dauden adierazpen kulturalak “etxekotzen”, Urlaren hitzetan esateko). Hirugarrenarekin ordea, euskal musikariak dira beraien zentroa desplazatzen dutenak, gainditzen dituen erakarpen-indarraren menpe jarriz. Euskaraz kantatuta bertako eszenaren zentralitatea gertuago izango luketen artistek, euren burua musika ingelesaren periferian kokatzen dute, bazterreko bihurtzen dira. Eta joera horren multiplikazioak eszena lokal osoa bihurtzen du bazterreko: Euskal Herriko talde gehienek ingelesez kantatuko balute, zer lirateke hemengo taldeak munduko musikaren planoan? Auzo txiki marjinal bat, nire irudiko.


Norbaitek esango du ez duela zertan, Delorean zarauztarrak, adibidez, Pitchfork-en iazko 50 disko onenen zerrendan agertu zirela. Salbuespen batzuek araua konfirmatu besterik ez dute egiten: begiratu bestela, zerrenda horretan zenbat talde diren herrialde ez-anglosaxoietakoak.
Musika jarduera garrantzitsua da, besteak beste, kantak entzunez osatzen dugulako pertsonok gure imaginarioa; eta ingurukoekin gure gustuak partekatuz ere eraikitzen da gizarte baten iruditeria amankomuna. Bestelako jarduera publikoetan bezala, euskaraz egote hutsak hizkuntza prestigiatzen du, posible dela erakusten du, ez dela ezinezkoa eskandinaviar kutsuko rock&rolla euskaraz egitea, ezta hip-hopa, dub-a, grindcorea edo indie-a ere. Ingelesez eginda berriz, euskarak ematen du ez-gai, problema, izatekotan, hiztunena denean.
Ez al gara kapaz gauza batzuk euskaraz egiteko? Saiatzen al gara? Saiatuko?


ASTEKARIA
2011ko otsailaren 13a
Més llegits
Utilitzant Matomo
#1
Arkaitz Zarraga Azumendi
#2
#3
Ane Ablanedo Larrion
#4
Karmelo Landa
Azoka
Últimes
Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentu birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Azken dantza hau izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Bilgune Feministak Iratxe Sorzabal babestu du
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Vesubioren erupzioak garun bat kristalizatu zuela frogatu dute

79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
 

 


Eguneraketa berriak daude