Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Intxaurrondoko kaleak euskaldunenak

  • Hizkuntz paisaiaz josia dago gure egunerokotasuna. Handik eta hemendik begietan barrena dugu kaleetako eta dendetako informazioa. Ohartzen al gara, ordea, zein hizkuntzatan jasotzen dugun hori guztia?

Euskara hutseko agerkariak gutxiengoak dira
Euskara hutseko agerkariak gutxiengoak diraArgia

Lurralde, eskualde edo hiri batean hizkuntza nola erabiltzen den adierazten du hizkuntz paisaiak. Hizkuntzaren bizitasunaren neurgailu gisa ere har daiteke, hein batean, kontzeptua. Orain lau urte Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Donostiako hizkuntz paisaia aztertzeko ikerketa abian jarri zuten. EHUko iker lari Jasone Cenoz eta Jokin Aiestaran izan dira azterketaren arduradunak. Ikerketaren emaitzen nondik norakoak azaldu dizkigu Jasone Cenoz berak.
Donostiako bederatzi auzoetako (Intxaurrondo, Parte Zaharra, Loiola, Antigua, Altza, Egia, Gros, Amara eta Erdialdea) hizkuntz paisaia aztertu dute. Auzo hauetako kale nagusietan dauden establezimendu mota guztiak eta euretan dauden errotulu, iragarki eta euskarriak izan dituzte aztergai. Hizkuntzen erabilera neurtzea izan da ikerketaren helburua.
 

Auzoen arteko aldeak

Hizkuntz paisaian euskararen presentzia handiena Intxaurrondon dago, (%67,4). Atzetik segika Parte Zaharra (%58,8), Loiola (55,9), Antigua (%53,9), Altza (%53,2), Egia (%52,9) eta Gros (%46) auzoak daude. Ondoko bi auzoetan, berriz, euskararen presentzia nabarmen txikiagoa da: Amaran (%37,3) eta Erdialdean (%34,3). Alde handia dago, esaterako, Intxaurrondoren eta Erdialdearen artean. Datuon inguruko irakurketa egiteko eskatu diogu Josune Cenozi: “Ez ditugu dendak bakarrik aztertu ikerketan, etxe-atarietako plaka profesionalak ere aztergai izan ditugu. Erdialdean eta Amaran etxe-atarietako plaka asko daude, esaterako, eta, oro har, gaztelaniaz egoten dira euskarri horiek. Intxaurrondon, berriz, etxe-atarietako plaka askoz gutxiago dago. Era berean, Intxaurrondo auzo gazteagoa eta euskaldunagoa ere bada, eta gazteek negozio berria zabaltzerakoan euskararen aldeko hautua egitea normalagoa da”.

Auzoen arteko ezberdintasunek, auzo bakoitzean topa ditzakegun establezimendu motekin eta etxe-atarietako plakekin zerikusi zuzena dute. Izan ere, euskararen erabilera eta presentzia establezimendu motaren arabera aldatu egiten da. Esaterako, taberna, jatetxe eta dendetan erabiltzen da euskara gehien, baita eraikin ofizialetan ere. Cenozek aipatu digunez, banketxeetan gero eta gehiago nabaritzen da euskararen presentzia, eta etxe-atarietan bulegoak iragartzen dituzten errotuluetan gaztelania hutsezko edukiak dira nagusi. Auzoetako biztanleen hizkuntz erabilerak ez du hizkuntz paisaian zuzenean eragiten.


Euskara gaztelaniarekin batera

Elebitasuna Donostian errotuta dagoela adierazi du ikerketak. Halere, bi hizkuntza ofizialek paisaian duten lekua oso ezberdina da, hizkuntza bakoitzak gizartean duen estatusaren araberakoa. Gaztelania gailentzen da Donostiako hizkuntz paisaian. Ia establezimendu guztietan agertzen da, aztergaien %90ean. Euskararen presentzia, berriz, %34tik %67ra bitartekoa da eta euskara gaztelaniarekin batera agertzen da gehienetan. Euskararen presentzia nahiko sinbolikoa da, eta euskara bigarren hizkuntza da gaztelaniatik urrun.

Aztertu dituzten euskarri elebidunetan gaztelania indartsuago ageri da euskara baino. Hizkuntza nagusia da gaztelania, bai hizkien tamainari bai eskainitako informazioari dagokienez. Euskara oso kasu gutxitan da hizkuntza gailena. Oro har, idazkun elebidunei dagokionez, %50ean gaztelania izaten da nagusi eta %10-%15 bitartean, berriz, euskara. Bestalde, erakunde publikoetan bi hizkuntzen erabilera orekatua dagoela ondorioztatu dute ikertzaileek. Alde handia dago, beraz, erakunde pribatuetatik publikoetara, eta establezimendu mota batetik bestera ere bai.

“Hizkuntz paisaiari lotuta, beste ikerketa batzuk egin ditugu Herbehereetako frisiera aztertzeko. Euskararen kasua frisieraren egoerarekin erkatu dugu, eta frisiera babesteko hizkuntz politika askoz ahulagoa dela ohartu gara. Frisiera oso gutxi ikusten da hizkuntz paisaian, esaterako. Euskararen egoera frisierarena baino askoz hobea da. Dena den, euskararen tokia eta funtzioa gaztelaniarekin erkatzea beste gauza bat da”, esan digu Cenozek.


Ingelesa gora

Azken urteotan Donostiako dendetan ingelesak gero eta indar handiagoa duela ere ondorioztatu du ikerketak. Bereziki, bisitari gehien jasotzen dituzten auzoetan: Parte Zaharrean, Erdialdean, eta Grosen. Oro har, ingelesezko errotuluak %4tik %10era bitartekoak dira. Kasu gehienetan, ordea, ingelesa ez da funtzio komunikatiboarekin erabiltzen, baizik eta estetika kosmopolitagoa izateko helburuarekin. Arropa dendetan nabaritu dute hau guztia, esaterako.

2008an Donostiara bisitan etorritako turistek hizkuntz paisaiari buruz eta hizkuntzei buruz zuten pertzepzioa aztertu zuten EHUko ikerlariek. 336 pertsona elkarrizketatu zituzten; 127 Espainiakoak eta 209 atzerrikoak. Turisten pertzepzioaren arabera, euskarak berez duena baino presentzia handiagoa du. Azterketan bildutako datuak eta turisten pertzepzioa ez datoz bat euskararen pisuari dagokionez. Turisten %58,6aren esanetan, Donostiako hizkuntz paisaian euskarak gaztelaniak baino leku handiagoa edo gaztelaniak adinako lekua du. Turisten iritziz, Donostia hiri elebiduna da eta lauetatik batek, ingelesa ikusten du hizkuntz paisaian.


Aurrera begira

Azterketa honetatik abiatuta, EHUko ikertzaileek beste analisi bat egingo dute, hizkuntz paisaiaren eta establezimenduetan erabiltzen den hizkuntzaren arteko erlazioa aztertzeko. Bezeroek, hizkuntza batean edo bestean egiteko hizkuntz paisaia kontuan hartzen duten aztertu nahi dute.

Egindako lanaren ostean, egoera nola ikusten duen galdetu diogu Jasone Cenozi: “Azken urteetan euskararen presentzia indartu egin delakoan nago; hezkuntza mailan eta eremu ofizialean euskararen estatusa ere handitu delako. Gure gizartean elebitasunaren aldeko jarrera badago eta hizkuntz paisaian ere nabaritzen da hori. Hizkuntz paisaian euskararen erabilera txertatuta dagoela iruditzen zait, eta hala izan dadin bultzatzen da erakundeetatik ere”.


Últimes
Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


2025-04-24 | ARGIA
Bere etxearen aurkako erasoa salatu du Aritz Otxandianok, eta berriztagarriekin duen jarrerarekin lotu du

Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien anar-la'
“Per a nosaltres no hi ha límits i així hauria d'estrenar-se: sense límits”
A partir del dimecres es projecten poques pel·lícules a les sales de cinema d'Iparralde i des del divendres en Hego Euskal Herria. Així ho farà aquesta setmana Illa dels Faisans. Perquè les fronteres són ficció, així diu Asier Urbieta (Errenteria, 1979): no existeixen,... [+]

El 94% del professorat d'Educació Infantil són dones
Quant menor sigui l'edat de l'alumne, més feminitzat és el treball docent: En Educació Infantil, més de 9 de cada 10 professors són dones en el món, en Primària el 67% i en l'això el 54%. “És curiós, en altres treballs de cures (infermeres, auxiliars d'infermeria,... [+]

2025-04-24 | Gedar
Protecció contra la violència masclista: En Hego Euskal Herria, en el 31% dels casos denunciats no es van prendre mesures
A nivell estatal, tant les mesures de protecció imposades com les sol·licituds presentades han disminuït.

La 42 edició de Sarako Idazleen Biltzarra ha reunit nombrosos escriptors i lectors bascos
Els lectors que han acudit a l'exposició han tingut dos dies d'activitats: una fira de llibres, espectacles, tallers i taules rodones, entre altres. La coordinadora, Maider Elcano, considera que la força del Congrés radica en el fet que és "un espai obert" que dona cabuda a... [+]

La privacitat de dades de les persones en dubte, amb l'excusa de la delinqüència
El ministre britànic de l'Interior ha anunciat que publicarà dades sobre la nacionalitat dels estrangers que van ser condemnats en el referèndum. En el mateix sentit, la setmana passada es va donar a conèixer que l'Ertzaintza va filtrar fotos de 79 persones detingudes en l'Aste... [+]

2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Troben a un altre policia infiltrat en el moviment ecologista de Madrid
Des de 2002, La Directa i El Salt donen a conèixer dotze policies infiltrats en diferents col·lectius de l'Estat espanyol. Es tracta de l'última vegada que es fa públic el cas de la policia espanyola que utilitzava el fals nom de Nieves López. Segons publica El Salt, entre... [+]

2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: "El racisme té a veure amb el repartiment dels recursos socials"
El militant i investigador antiracista representa un punt de partida clar: lluitar contra el racisme no és una tasca psicològica o discursiva, sinó una necessitat de desmantellar les estructures.

El Govern d'Espanya fa un pas més en la militarització: 10.471 milions d'euros més a Defensa
La despesa que el Govern espanyol destinarà a la Defensa per a finals d'any serà del 2% del PIB: 33.123 milions d'euros. Sánchez ha assenyalat que aquesta decisió té com a objectiu "garantir la seguretat d'Espanya" i "modernitzar" els recursos de l'Exèrcit.

Buscant una "solució" per a Ucraïna, o no?
En el camí de la "pau", ha proposat que Rússia renunciï a aquells territoris que no estan sota el seu control. A canvi, els Estats Units aportarà una sèrie de beneficis al seu país, segons el Financial Times. No obstant això, el portaveu del Kremlin, Dmitry Peskov, ha... [+]

Eguneraketa berriak daude