2010. urtea 178.972 langaberekin amaitu zen Hego Euskal Herrian, 2009an baino %6 gehiago. Bizkaiak errekorra gainditu du, 5.634 langabe gehiago izan baititu, ia %8 gehiago. Arabak 1.171 enplegugabe gehiago izan ditu, %6,10 gehiago. Nafarroan 2.358 lagun gehiago geratu dira lanik gabe eta langabeziak %5,80 egin du gora. Gipuzkoa izan zen iaz langabezia gutxien igo zen herrialdea, 955 langabe gehiago izan ziren, %2,48ko igoera. Zenbaki absolutuetan, Bizkaiak 76.129 langabe zituen urtea amaitu zenean, Nafarroak 43.011, Gipuzkoak 39.449, eta Arabak 20.383. 2010ean Hego Euskal Herriko langabezia tasa Espainiako Estatukoa baino heren bat gehiago hazi zen. Espainian 176.470 lagun gehiago daude langabeturik eta paroak %4,5 egin du gora. Emakumeak eta gazteak dira langabeziak eta ezegonkortasunak gehien eragin dien sektoreak.
Estatistika hotzek ez digute galarazi behar ikustea langabe bakoitzaren atzean dagoen tragedia pertsonal eta familiarra. Zifra horiek benetako larrialdi egoera izan behar lukete gizartearentzat eta arduradun politiko, sozial eta sindikalentzat. Nazioarteko “merkatariak” sustatzen ari diren erreformek –lan arloan, pentsioetan eta abar–, beraiek utzitako kredituak interes tipo altuekin itzultzea ziurtatzeko besterik ez dute balio. Euren negozioa baino ez dute bilatzen. Politika ekonomiko alternatiboak behar dira, krisiaren kostua, bera sortu duen benetako arduradunaren –banka handiaren– gain jartzeko, eta inbertsio produktiboak sustatzeko. Noizko zerga berezi bat banka, finantza entitate eta fortuna handientzako? Politika fiskal berria behar da, gehien dutenak zergapetu, paradisu fiskalak ezabatu eta iruzurra egiten duten sektore liberalei mozorroa kentzeko (kirolari profesionalak, notarioak, abokatu handiak, erregistratzaileak, medikuak, dentistak, arkitektoak...). Kredituen iturria ireki behar da, batez ere enpresa txikiei eta autonomoei; larrialdi egoera ezabatu arte.
Juan Mari Arregi
Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.
Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]