I Bertsolarien zoritxarreko ahotsa galtzea Loak sendatu ezingo duen zure itzaltzea. Zauden tokian nahi nuke lore sorta hau hartzea atrebentzia ez bada zuri sei bertso jartzea. |
II Txirrita zaharra piztu zenuen gure gozagarri zure ahotsa, sentimendua ta magia jarri. Etxahun, Bilintx, Xenpelar… gure garaira ekarri… Enbor beretik sortuko ziren adasken euskarri. |
|
III Gero habanera hartu genizun lotsa gutxirekin bertso momentu solemneenak jantziaz berekin. Haizea dator… ta dabil zure soken dantzarekin gaurko bertsoak zor galanta du Xabier zurekin. |
IV Xalbador ere ez da egongo zurekin ahaztuta. Orain zerorri oroitzapen den geroan ezkuta. Itsasontzia badoa olatueri musuka ongi-etorria zeinek egina izango duzu-ta. |
|
V Poesia ta pentsamendua, kantua zutabe langile baten semea eta bertsoaren labe. Utzi diguzunaren ta daramazunaren jabe … seguruenik merezitako aitortzarik gabe. |
VI Agur Xabier ez zaitut gehio endredatzerik nahi eskerrik asko, segi kantari eta guk ere bai. Zugan beti izango da izarren hautsa bizigai izotz ondoko egunsentia izango duzu zai. |
Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.
He tornat al teatre Arriaga de Bilbao. Aquesta sala no ofereix un ampli ventall d'actuacions en basca, excepte en format petit –sabeu, els bascos som un petit mercat–, i amb Nadal aquí, en l'exterior del teatre, es poden veure cartells de l'espectacle musical La Bella i la... [+]
Xabier Letek 1999ko irailean Errenterian (Gipuzkoa) eskaini zuen azken kontzertua CD bikoitzean jarriko du abenduaren 4an salgai A&M Kultur Promotorak: Xabier Lete zuzenean. Hogeita bat kantu bildu dituzte orotara, horietatik hamaika sekula grabatu eta diskoan jaso gabeak... [+]
Urnietan (Gipuzkoa) jaio zen Lurdes Iriondo, eta bertan bizi izan zen urte askoan Xabier Leterekin. Urriaren 11n haien omenezko kantaldia egingo dute hango kiroldegian, Xabier Lete gogoan biraren baitan. Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Pier Paul Berzaitzek, Arantza... [+]