Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Muga bat... bi errealitate?

  • Gipuzkoako enpresarien presidenteak jendaurrean onartu du Ipar Euskal Herriko sare ekonomikoa ez duela ezagutzen. Zer pentsatu behar dugu? Zerk egiten du huts, mugaren bi aldeetako eragile ekonomikoek elkarren ezezagutza hori edukitzeko?
ekonomia
Gaindegia behategiak antolatuta mahai-ingurua egin zen Kutxak Donostiako Arrasate kalean duen aretoan, Euskal Herriko erronka sozio-ekonomikoen inguruan. Bertan izan ziren Eduardo Zubiaurre, Adegiko presidentea, Mixel Etchebest, Mauleko auzapeza eta Artzainak taldeko kidea, eta Mikel Navarro, Deustuko katedraduna eta Orkestra lehiakortasunerako institutuaren ikerlaria. Carlos Etxeberri kazetariaren galderei emandako erantzunetan agerian geratu zen Iparraldearen eta Hegoaldearen artean muga handiak daudela elkarlan ekonomikorako, eta horietan handiena ezezagutza dela.

Nolakoa da Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoa gaur egun?


Eduardo Zubiaurre: Krisiarekin 2009an jaitsiera garrantzitsua izan zen jarduera ekonomikoan, industrian %25 inguru, eta ondorioz larritasuna eta hainbat egoera gordin nozitu ditugu enpresetan. Momentu honetan gainera, langabeziak gora egin du. Ikusten ari gara aurretik lehiakorrak ziren lurraldeek eta enpresek hobeto egin dietela aurre egoerari eta lehiakortasun hori ez zegoen tokietan krisiak ingurua gaiztotu duela. Gure erronkei premia handiagoz egin behar diegu aurre: lehiakortasunean, nazioarteratzean, berrikuntzan hobetu behar da, bai eta lan harremanetan ere, krisi honetatik indartsu atera nahi badugu.

Michel Etchebest: Frantzian krisiari buru emateko beste bide bat hartu da, Estatuak esan du “nik ordainduko dut eta lantegiak bizirik egongo dira”. Negozioa %30 jaitsi da eta lantegi batzuk asko sufritu dute, baina oro har enplegua egon da lantegietan, Gobernuak erabaki zuelako hori ordaintzea. Nik uste hori eskapatzea dela eta ez duela bide zuzenik edo sanorik ematen. Iparraldea laborantzatik eta zerbitzuetatik bizi da, kostalde guztia turismora itzulia da. Zuberoan, aldiz, industria daukagu, ez handia, baina badira 40 bat lantegi. Nola bizi dugun krisi hau? Sanoen diren lantegiak I+G-n lan egiten dutenak dira eta produktu propioak dituztenak, azpikontratatzaile direnak sufritu dute, zeren eta krisi honetan argi agertzen ez dena, baina agertuko dena da lana eskapatuko dela ekialdera, Txinara-edo, eta horretan ezin dugu buru eman.

Mikel Navarro: Bi aldagai nagusi ikusten ditut: higiezinena eta finantzarena. Lehenengoak ez dit hainbeste arduratzen, oraingo stock-aren digestio kontu bat delako, baina bigarrenak bai. Nolabaiteko kontsentsura iritsi ginen sistemaren arauak aldatzeko eta azkenean badirudi iristen ari garela egoera batera statu quoa mantentzeko eta botere guneak ez aldatzeko; horrek hipoteka handia ekarriko du etorkizunerako.

Dena den, badaude beste aldaketa handi batzuk kontuan hartu beharrekoak. Esaterako, demografiaren bilakaerak sospetxa ezinak diren efektuak izango ditu ekonomian; eta teknologiari dagokionez, autogobernatu ahal izan duten eskualdeek abantailak izan dituzte, lehiakortasuna “mikro” planoan dagoelako, eta gure enpresa sarea osatzen duten lantegi txikiek berrikuntza garatu ahal izan dutelako. Alde horretatik, Euskal Herriko aniztasun administratibo eta instituzionala ere abantaila izan liteke gobernantza forma berrietan sakontzeko, hala nola: publiko eta pribatu arteko kolaborazioan. Bestalde, globalizazioaren inguruan ikuspegi erratua dago, zeren eta munduko ekonomian industriak eta esplotazio klusterrek gero eta pisu txikiagoa dute, eta zerbitzuek aldiz handiagoa, baina hauek merkatu lokalaren menpe daude. Jakintzaren arloan, uste dut badagoela iritzi positiboegia gazteriaren prestakuntza mailaz, ez da soilik jakintza begiratu behar, baita baloreak eta jarrerak ere, eta hor krisi handia dago. Horrez gain, badugu endogamia ikaragarri bat gainditu beharko duguna. Eta bukatzeko, oraindik konponezina den kontraesana daukagu ingurumenarekin, bistakoa denez, orain arte izan dugun hazkundea ez baita jasangarria.


Globaltasunari gauza txikiekin aurre egin, beraz. Euskal Herriak zein paper joka dezake hor?


E.Z.: Gure indar guneetan oinarritu behar dugu. Badaude sektore traktore batzuk, automozioa, makinaria… Baina baita etorkizunean garatu daitezkeen beste sektore batzuk: mugikortasuna, energia, IKTak… Urrats egokiak emanez gero, etorkizunera begira irteera bat izan dezakegu hortik.


Eta egon liteke elkar osagarritasunik Hegoaldearen eta Iparraldearen artean?


E.Z.
: Pertsonalki ez dut Iparraldea gehiegi ezagutzen, baina Michelek aipatu duenez, bakoitzak estrategia ezberdina beharko du. Dauzkagun errealitateak ezberdinak dira.

M.E: Lurralde antolakuntzan, Hegoaldea, duela 30 urtetik erabakiak hartzeko gai da, batez ere ekonomian. Iparraldean ez dugu ber mundua bizi. Usu esaten dut lantegi batek Akitaniara etorri nahi badu lehenik beharko duela Parisetik pasa. Horrela dago antolatua gure herria, politika aldatzen da, baina administrazioak ez. Pierre Mauroy Mitterranden ministroak hasi zuen deszentralizazioa, nekez, baina azken bizpahiru urtetan ikusten ari gara nola botere guztia berriz ere ari den Pariseratzen. Zer egingo dugu? Ez dugu beste biderik geuk egitea baino. Frantzian badira Airbus, EDF eta horrelako lantegi handiak eta horiek dira lagunduak. Eta gero badaude gureak bezalako lantegi txikiak. Gu [Artzainak taldean] zazpi enpresa gara eta handienak 50 langile ditu, oso txikiak gara, tartekorik ez dago. Hegoaldean badaude 300-400 langileko lantegiak eta mundu guztian zabaldu daitezke. Nik ez dut ikusten gerorik Iparraldean ez bada horrelako tarteko lantegi sarerik sortzen. Hegoaldearekin zer egin? Elkarkidetza. Badira hogei urte horretan ahalegintzen ari garela; lantegi bat abiatu genuen Hegoaldeko akzionista batekin… Gero, estrategia ezberdinengatik bereizi ginen. Eurak ziren Euskadikoak, gu Frantziako lantegi bat gara. Elkarlana nola egin, hori da guretzat desafioa.

M.N.: Ni nahiko pesimista naiz. Hegoaldean bertan lurraldetasun ikuspegia falta da. Erabat interkonektaturiko hiru hiriburu ditugu, baina gainjartzen diren planekin, eta sinergia proiekturik gabe. Esaterako, Guggenheimek lor zezakeen akordio bat Atapuercarekin, baina ez dago ikusmenik horretarako, eta erabat lokalak izaten jarraitzen dugu. Lokalismo hori Hegoaldean bertan baldin badugu, oso zail ikusten dut gainditzea estatu muga batekin; Iparraldeak Hegoaldeko enpresei ez die kasik ezer ekartzen, eta bai zailtasun ugari sortu, lan kontratuen aldetik eta abar. Horretarako, Txina bezalako herrialdeetara joatea hobe da.


Baiona eta Donostiako merkatal ganberek sortutako Biartean bezalako erakundeek balio al dute horretarako?


M.N.
: Nik ez dut ezagutzen, hortik hasita jada gaizki, ez duelako nahikoa eraginik izan. Ekimen positiboa izan liteke, eta bide horretan egiten den guztia chapeau, baina nik ez du aurrerapen gehiegi ikusten zentzu horretan.

E.Z.: Ekimen horrekin harreman komertziala handitu nahi da. Baina oso mugimendu gutxi ikusten dut, bi esparru ekonomiko oso ezberdinez ari gara eta interesguneak handitzen ez baditugu oso zaila izango da. Nik dakidanez, ekimen hori gehiago da Baionako bazkundearen bidez Frantziako merkatura sartzeko ahalegina.

Ematen du ez dagoela osagarritasunik... ezta sektoreen artean ere?


M.N.: Esaterako, aeronautika sektoreak nolabaiteko garapena izan du hemen, interesa litekeen sektorea da... baina Iparraldeko aeronautika iparraldera igotzen ari da.

M.E.
: Egia da diferentzia handiak direla Hegoaldearen eta Iparraldearen artean: erabakitzeko ahalmenean, indar ekonomiko gisa... Baina badugu beste muga bat: elkar ez ezagutzea. Espero dut Gaindegiak hasi duen lana luzaz irautea, lankidetza bideak harrapatuko ditugu-eta. Badira Hegoaldetik Iparraldera etorri diren lantegi batzuk, gutxi, eta Frantziako merkatuan sartzen dira horrela. Donapaleun Amurriotik etorritako lantegi bat bada 70 langilerekin, trenbideetarako azpiegiturak egiten ditu, SNCFn sartu beste biderik ez zuen... Azkenean, ezarpen industrial bat da, eta industria etorri da gurera. Hau da Artzainak-ek eramaten duen lana, industria den ber uste dugu beste guztiak izango direla: jendetzea, zerbitzuak... Hemen entzun dut produkzioak ez duela pisu gehiegirik.Nik ez dut ezagutzen industriarik gabe bizitzen ahal ote den, ba ote? Ariketa interesgarria litzateke, zeren eta ikusten bada bizitzen ahal dela, beste gizarte eredu batetara joango gara.

M.N.
: Nik ez nuen esan nahi industria giltzarria ez denik, globalizazioaz ari nintzen, eta nahiz eta gero eta pisu gutxiago duen, industria ezinbestekoa da, gainerako sektoreak arrastatzen dituelako. Dena den, aipatu duzun ezarpen adibidea, Administrazioaren erabaki batek finkaturikoa da, Frantziak erabaki duelako hor produzitu behar dela. Egia esateko, ikuspegi ekonomiko batetik arrazoi oso gutxi daude Hegoaldeko enpresa bat Iparraldean ezartzea bultzatuko luketenak.
Hamahiru elkarrizketa liburu batean
Euskal Herriko gizarte eta ekonomia garapenerako behategiak, Gaindegiak, liburu mamitsua argitaratu du: Euskal Herriak: erronka sozio-ekonomikoak. Hamahiru elkarrizketa daude bertan, hainbat kazetarik gure ekonomian erreferentzia diren honako pertsonei eginak: Jon Azua, Ainhoa Etxaide, Michel Etchebest, Anjeles Iztueta, Nekane Jurado, Antxon Lafont, Juan Carlos Longas, Adolfo Muñoz, Mixel Berhokoirigoin eta Paul Nicholson, Koldo Saratxaga, Pedro Luis Uriarte, eta Eduardo Zubiaurre.
Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoa ezagutu eta etorkizuneko erronkez jakiteko material ezinbestekoa jarri du Gaindegiak irakurleen eskuetan. Xabier Isasi erakunde horren lehendakariak dioenez “gure lurraldeek elkarren beharra dute” eta haien arteko “kohesioa” bultzatu behar da. Kohesio horren atariko gisa aurkeztu du Gaindegiak honako liburua, egungo testuinguru globalarekin nola uztartu hausnartzeko.

T'interessa pel canal: Ekonomia soziala
Hivern vermell

Els pressupostos i el tancament dels comptes anuals no són res més en aquests temps, des de l'economia domèstica fins a la majoria dels espais socioeconòmics que compartim. Les grans empreses han començat a extreure calculadores i a posar en marxa grans plans de cara a 2025... [+]


2024-12-13 | ARGIA
L'Escola d'Emprenedoria de KoopFabrika començarà sense subvenció de la Diputació Foral de Guipúscoa
KoopFabrika és una escola gratuïta per a persones i col·lectius amb ganes de posar en marxa projectes econòmics cooperatius i comunitaris. Ja està obert el termini d'inscripció. La primera sessió se celebrarà el 28 de gener. Olatukoop, Gezki i Lanki han estat els... [+]

Congrés internacional per a debatre sobre el sindicalisme transformador i el treball en Leioa
Más de 40 ponents participaran aquest dijous i divendres al Campus de Leioa de la UPV/EHU en el Primer Congrés Internacional de Treball i Sindicalisme del segle XXI. El convidat parlarà sobre els reptes i estratègies del món laboral i del sindicalisme transformador que se li... [+]

Oiartzun serà durant tres dies punt de trobada de projectes transformadors centrats en la sobirania i la transició ecosocial
Del 17 al 19 d'octubre, Oiartzun Burujab i Udalbiltza han organitzat unes jornades sota el nom de Sobiranies. A més de conèixer les experiències transformadores locals, participaran en sengles conferències l'alcalde de Girona, Lluc Salellas, i l'ex parlamentària de la Cup,... [+]

Arrigorri
Per a redactar aquestes línies hem deixat de fabricar formatge i estem en ple procés d'esterilització. Això significa que els ordeones són cada vegada més dispersos en el temps, fins que la llet de les ovelles desapareix. En alguns casos, el procés acabarà en pocs dies, i... [+]

Pello Rodríguez assumeix el lideratge de MONDRAGON amb la competitivitat com a eix
En el congrés anual celebrat en el Palau Euskalduna de Bilbao s'ha escenificat el relleu del president de Mondragón, Iñigo Ucín, fins ara cap del grup, i a partir d'ara, Pello Rodríguez. A més, les cooperatives integrades en el grup han establert un full de ruta per als... [+]

Sobre la necessitat d'utopies suaus

Escric aquestes línies l'endemà de les eleccions al Parlament Europeu, els temps foscos, el triomf de la Internacional Reaccionària en les eleccions al parlament europeu. Ja venia per endavant i és la confirmació de la fase conservadora que vivim, però genera por. De fet,... [+]


Katakrak i Koop57 compren un edifici de 1.500 metres quadrats en la Gran Via de Pamplona
Han adquirit l'edifici del segle XVIII situat en el número 54 del carrer Major, al costat de l'actual llibreria de Katakrak. “En aquest edifici no hi haurà hostels, ni hotels de luxe, ni habitatges que els veïns de la zona no podrien pagar, aquí construirem sòl urbà”,... [+]

2024-06-14 | ARGIA
Ha obert un programa d'ajudes a projectes en línia amb la seva acció social
La cooperativa Orkli d'Ordizia aportarà un fons de 50.000 euros per a donar suport a "iniciatives sorgides de la comunitat". El programa ha estat batejat com Orklidea i es poden presentar projectes de tota Euskal Herria.

Quatre, tres, dos, un… Visca Olatukoop! Festa de l'economia transformadora en Donostia
La Xarxa d'Economia Social Transformadora, Olatukoop, compleix deu anys i el dissabte ha celebrat una festa a Sant Sebastià entre els seus membres i participants. Han reivindicat (i han demostrat) que l'economia i el cooperativisme poden ser abordats des d'una perspectiva... [+]

Olatukoop 10è aniversari
Olatukoop reafirma el seu compromís amb la transformació econòmica i territorial
Prop de 80 persones s'han reunit a la sala Katakraken de Pamplona per a celebrar els deu anys de la xarxa Olatukoop, una referència de l'economia social transformadora. Ha estat una iniciativa per a presentar detalladament proposades de transformació econòmica i territorial.

Eroski obté uns rendiments de 109 milions d'euros en 2023, un 70% més que l'any anterior
La distribució del grup Mondragón ha mostrat optimisme amb els beneficis obtinguts en 2023; ha respost "amb fermesa" en un context d'inflació i augment de costos. Això li ha permès continuar expandint-se en l'Estat espanyol i l'any passat va obrir 74 nous supermercats i... [+]

Eguneraketa berriak daude