Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Bigarren Xapelketan, eutsi

  • Azaroaren 13an jokatuko da XiLaBako Bertsulari Xapelketa. Aurreko xapeldunak eta xapeldunordeak bistan duten paisaia jorratu dute buruz buruko saioan.
amets eta sustrai
Axier Lopez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hasierako agurra

Amets Arzallus. Nire intentzio bakarra da nire  ideia eta momentuko sentimenduekin ahalik eta koherenteena den saioa egitea eta koherentzia hori ahalik zuzenena izan dadila teknikoki eta ahalik eta aberatsena hizkuntza aldetik.

Sustrai Colina. Finala plaza handitzat daukat, 1.500-2.000 laguneko plaza errespetuzko plaza da, motibatzen duen plus bat duena. Jende horren espektatibak betetzeko nahia sentitzen dut. Ongi dago jendea biltzea, gauzak zabaltzea, saltzea... baina gero iristen da horri erantzuteko momentua. Eta finala da horietako bat. Ametsek esan bezala, bakoitza bere buruari begira jarri eta ahal bezain saio oso eta koherenteena egiten saiatzea dagokigu.

A. Arzallus. Hori, noski, ahantzi gabe intentzio kolektiboak, biak sentitzen baitituzu zure baitan, pertsonala eta kolektiboa. Iparraldeko bertsogintzarentzat 1.500 pertsonako plaza bat, nazio mailako plaza bat momentu historikotxo bat da. Euskal Herriari Iparraldeko bertsogintza zertan den erakusteko, eta geure buruari ahalik eta indar irudi positiboena transmititzeko plaza da. Baina zure bertsoa eta zure saioa zeuk bakarrik egin zenezake, beraz uste dut intentzio kolektibo horri aportatzeko modu bakarra, egun hartan zure intentzio pertsonaletan ahalik urrunen joatea dela.


Lau oinak: XiLaBa. Lau ezaugarri, errimatu beharrik gabe.


S. Colina. KOLOREA. Badauka Txapelketa honek besteek ez daukaten zerbait. Ikusten duzu Joanes Etxebarria bat, zubereraz ari dena, zer kontatua daukana, eta bere bertsoek eramaten naute orain arte beste inorenek eraman ez nauten terreno batzuetara. Hor dago Mixel Xalbador ere, BECen Egañari zaharra esaten zitzaion, eta Mixelek Andonik baino urte dezente gehiago dauzka. Kolore hori badago oholtzan.
AURRERA. Duela bi urteko Xapelketatik pauso bat eman da bai antolaketan, bai gaietan, bertsotan egiteko baldintzak hobeak dira...
JENDEA. Publikoak ongi erantzun du, jende asko bildu da.
HELBURU KOLEKTIBOA. Xapelketa honetan parte hartzearen arrazoi nagusia zentzu kolektiboa da. Momentu honetan Iparraldeko bertsolaritzaren garapenean txapelketak funtzio inportantea bete dezake, eta hor kokatzen dut nire parte-hartzea.

A. Arzallus. Sustrairen lauei bi gehituko dizkiet: LURRALDETASUNA. Final honen berezitasun oso pozgarria da. Duela bi urteko finalean zortzi bertsolariak lapurtarrak ginen, edo Lapurdin bizi ginenak behintzat, eta oraingoan zazpi izango gara lapurtarrak eta bat zuberotarra. Halako arnas bat da, kolore berri bat, eta Xapelketaren izenburura eraman bada bereziki Xiberu-Lapurdi-Baxenabar (XiLaBa) kontzeptua, Joanes Etxebarria etorri da lelo horri benetako zentzua ematera. Joanes izan da niretzat Xapelketa honetako ilusio injekziorik handiena.

EUTSI. Lehenbiziko txapelketa, alde batetik begiratuta, errazena izaten da. Kazetarientzat ahobeteko hitzean datorrena, eta jendearen gogoetan ere bere lekua zuena.  Lehenengorako erraza izaten da indarrak biltzen eta ingurua kutsatzen, jendea berritasun horren parte sentitzen delako. Baina bigarrenean jada komeriak izaten dira eta giza neurria fidelago erakusten du. Eusteko txapelketa da. Parte-hartzaile kopuruan zeozertxo gora egin da, baina badira aurreko txapelketatik falta direnak. Kalitateari eutsi egingo zaiola uste dut baina ez dugula jauzi handirik eman. Etorkizunera begira pentsatu egin behar dugu nola hobetu, jauzi kualitatibo bat emateko indarrak bildu behar ditugu, gure Xapelketari gorputz eta hezurdura gihartsuagoa emateko. Nahi nuke jendea finalera etortzea ez bakarrik hiru probintzietako finala delako eta pastoralaz eta Herri Urratsez gain beste zita bat jartzen duelako Iparraldera bidaiatzeko, baizik eta benetan saioak merezi duelako eta han gauden bertsolariok eskaintzen dugulako jendearen arratsaldea goxatzeko zerbait.

Ofizioka: Bertsolaritza Iparraldean. Batek orain arte egindakoak dauzka gogoan, besteak oraindik egiteko dagoena.


S. Colina.
Lehen azertua berriz hastea izan da. Duela hamar urte zer zegoen ikusi eta orain zer dagoen ikuste hutsak erakusten du gurpila berriz martxan jartzea lortu dela eta herdoila kendu zaiola.

A. Arzallus. Lehen Xapelketak ilusio handia sortzen badu taldean, Iparraldeko Bertsozale Elkartearen barruan, inguruan... bi urteko bidean ez da asko zabaldu indar hori inguruetara eta nahiko juxtuan eusten ari da gure egitura zutik. Lurralde batzuetako jendea urrunxeago ikusten dut zirkulu horietatik eta muina ez da guk finalean transmitituko dugun irudi hori bezain indartsua, euskorra eta itxaropentsua. Ez dut uste hasieran irudikatu genezakeen indar hartzerik ekarri duenik Xapelketak gure barruko muin eta antolakuntzari begira.

S. Colina. Une honetan Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartea jende interesgarriak osatzen du. Beti hor egon den belaunaldi bat dago, Jexux Arzallus, Kepa Murua... eta hurbildu den jende berriagoa ere bai. Nahiz kultur elkarteak beti diren ezegonkorrak, langile onak dauzkagu. Irakaskuntzarako fitxatu dituzten bi irakasleak gaituak ikusten ditut oso lan ona egiteko. Horrek lasaitzen nau, hemendik urte batzuetara askoz egoera hobea edukiko dugula espero dut.

A. Arzallus. Hizkuntzaren egoeraz ezkorra naiz, eta bertsoa horren menpeko da. Nahiko hari meharretik dago zintzilik gure hizkuntz komunitatearen iraupena. Ikusten dut aurreko belaunaldi bat bere borrokarako bulkadak kanalizatzen asmatu zuena: Sustrai eta ni jaio ginenean puri-purian zeuden Ikastolen asmatze eta indartze fasea, borroka politikoa ere askoz nahasiago eta beroago bizi zen alde batzuetatik... belaunaldi hark asmatu zuen bere herri kontzientziaren bulkadatxo horiei neurriko erronkak aurkitzen. Eta uste dut gu  garai tristeago edo ilunago batean iritsi garela, non aurreko borroken ondorioak egituratu xamarrak dauden eta oso zaila zaigun gure garairako neurriko erronkak aurkitzen. Noraezik gabeko garai batean gaude, estrategia argirik gabe, eta gure belaunaldiak lubaki batzuk falta ditu. Uste dut hizkuntzaren egoera zuzen zuzenean ari dela jasaten garai honen argitasunik eza. Bertsotatik aparte da, baina bertsoa lur horretan oso txertatua ikusten dut, eta Xapelketaren jarraipena ere belaunaldi horrek hartu beharko luke beregain...

S. Colina. Nahiz Ametsekin bat natorren erabat, alde positibo bat bilatzen diot: zorionez, orain gauza asko behintzat gure esku daudela. Hurrengo urteetan etor daitezkeen aurrerapenak gure azertuen araberakoak izango dira. Horrek ardura eta zer pentsatua ematen du baina tresnak behintzat eskutan dauzkagu, ez gaude egoera tutelatu batean.

A. Arzallus. Berriro bertso mundura itzuliz, egun Sustrai eta ni gertatu gara Iparraldeko bertsogintzaren erreferentziatxo. Urtean saio dezente egiten ditugu eta konturatzen naiz gu sortu ginen eremuan 10etik 1ean kantatzen dugula. Eta beharbada hori da neurri normala, baina hori normala bada, badago beste anormalkeria bat: ez dudala duela lau urte baino saio gehiago egin azken bi urteetan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Xapelketari hasieran markatutako erronka handi haiek, plaza berrien eragile izatea, oraindik ere handi izaten jarraitzen dute.

Kartzelako lana: Norbera eta Txapelketa. Noiz arte?


S. Colina.
Ez dakit zenbat urtez jarraituko dudan. Txapelketaro aldatzen dira gauzak eta txapelketa oste guztiek kokatzen zaituzte parrillan beste toki batean. Euskal Herriko Txapelketa pasa berritan ireki zen honetarako izen-ematea eta iruditzen zitzaidan ez nintzela prest egongo, garai hartan nahiago nuen edozer txapelketara joatea baino. Eta hemen nago. Mendi errusiarra da, lehen aipatutako zentzu kolektiboak asko tiratzen du, eta ezin da esan bi urte barru egongo naizen edo ez, ikusiko dugu zein den egoera eta gorputzak eta buruak zer eskatzen didaten. Eta sei urte barru berdin, eta hamarrera... eta iritsiko da momentu bat irudituko zaiguna Xapelketak ez duela gure beharrik. Normala irudituko zait orduan besteei lekua uztea. Baina oraindik oso posible iruditzen zait guk besteei tokia utzi baino lehen besteek gu botatzea: Ikusten dut atzetik badatorrela belaunaldi bat. Harrigarria dena da finala okupatu duen belaunaldia ez dela berriena, teorian indartsuen zetorrena. Orain 25 urteren bueltan dabilen belaunaldia da. Horien artean ikusten ditut saio bakarrera gu baino saio hobea egiteko gai diren bertsolariak. Nahiz eta nahiago nukeen denen aurretik geratzea, garbi dut horietakoren batek jantziko balu txapela ni izango nintzatekeela pozten lehenbizikoa. Seinale on eta sanoa litzateke.

A. Arzallus. Nahiago dut Xapelketara ateratzeko motibazio pertsonal-kolektibo honek zenbat iraungo duen gehiegi pentsatu gabe ibili, momentuan sentitzen dudanari jarraitu. Gurekin oholtza konpartituko duen talde horren baitan sentitzen dut ni joan edo ez Xapelketa aurrera ateratzeko indarra: ongi ikusten ditut. Jende kezkatua da, lehen esan dugun muin horretatik gertu dagoena. Batetik beren bertso mailak eta bestetik beren inplikazioak ilusio handia pizten didate. Lehen esan dudanez, besteak hurbilagoak bainituen lehendik, ilusio berriena Joanesek piztu dit, eta nire esperantza indar osoa du aurrera egin dezan Iparraldean eta Euskal Herrian, uste dut, askotxo esatea dirudien arren, Euskal Herriak behar duela holako ahots bat.

Azken agurra.


S. Colina. Jendea beti finalekin geratzen da, ematen du finalean dena hasi eta bukatzen dela. Baina egun garrantzitsuagoa izango da azaroaren 15a 13a baino. Finala egun handia izango da, txapel bat jantziko da, espero dezagun saio ona ateratzea... Baina azaroaren 15ean segi beharko da orain artean egindako lan horri beste estutu bat ematen eta aurrera begira bidea egiten. Finala hasiera izan dadila eta ez bukaera.

A. Arzallus. Balio dezala euskararen eremua lur berrietarantz pixkanaka zabaltzeko, eta lur zaharra pixka bat jorratzeko, edo hori egiteko gai garela erakusteko. Aski kinka larrian ikusten baitut iparraldean hizkuntza komunitatearen biziraupena, eta egun batzuk behar ditugu gure burua pixka bat engainatzeko.

Puntu erantzuna
“Finalista bakoitza definitu ezazu”

 

Eneritz Zabaleta


A. Arzallus. “Xapelketa honetan bere maila, enpeinua eta kezken mundua oso ongi lotu ditu”.
S. Colina. “Saiatzen denak lortu egiten du”.

Odei Barroso


S. Colina. “Egun hobea edo txarragoa izan, Odeik beti pauso bat aurrera. Kriterio propioak dituen pertsona”.
A. Arzallus. “Gaur egun, bere baitarik pentsatzen duen pertsona bat aurkitzen ez da hain erraza. Hemen bat”.

Miren Artetxe


S. Colina. “Berak ere ez daki bertsotan zenbat egin dezakeen. Konturatuko balitz zenbat dezakeen, bere burua ere harrituko luke”.
A. Arzallus. “Egunak gorabehera, bertsotarako erraztasun handiak erakutsi ditu beti”.

Ekhi Erramundegi


S. Colina. “Bere ingurukoen artean kezkatuena, ez da kasualitatea finalean egotea. Jendearengan atxikimendu bat gorde duena”.
A. Arzallus. “Behin lortzen duenak ez du kasualitatez lortzen eta bi aldiz lortzen duenak balio seguruak ditu”.
Joanes Etxebarria
S. Colina. “Artistaren semea ere artista atera da”.
A. Arzallus. “Arnasaldi eta ustekabeko sormen ilusio handia eragin duena”.

Xumai Murua


A. Arzallus. “Kantuak ilun badezaioke ere, bertso egile onenetakoa da taldean, oso xuxena”.
S. Colina. “Konstantzia. Bertsoa bizitzeko modu egokia bilatu du, bakean bizi da bertsoarekin eta bertsoa ere bakea berarekin: ezkontza zoriontsu bat”.

Amets Arzallus


S. Colina. “Iparraldeko xapelduna eta Euskal Herriko txapeldun ordea, bertsotan urte osoan maila onena ematen duenetako bat”.
A. Arzallus. “Amets Arzallus Antia Egiguren Gracia Zinkunegi Aramendi...”.

Sustrai Colina


A. Arzallus. “Gaitasun eta mami handiko pertsona, eta bere gaitasun horri bidea emateko bere buruarekin zorroztasun handia duen laguna”.
S. Colina. “Ez dut ezagutzen”.

Últimes
Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


Eguneraketa berriak daude