Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Orain politikak zahar usaina du"

  • Josep-Lluís Carod-Rovirak (Cambrils, Katalunia, 1952), Kataluniako Gobernuko lehendakariordeak, hirukoaz eta Kataluniak bizi duen garaiaz balantzea egin du, eta borondatea azaldu du herrialdearen norabidean eragiten jarraitzeko, alderdi barrutik edo kanpotik.
Josep-Lluís Carod-Rovira
Josep-Lluís Carod-RoviraJordi Play

Zein asmo duzu, Carod-Rovira jauna, azaroaren 29rako?


Konprobatuko dut 28ko gauean atera izan diren emaitzak telebista publiko katalaneko albistegiak erakusten dituen berdin-berdinak ote diren.

Eta behin hori begiratuta?


Nire bulegoko paperak jasotzen hasiko naiz, zeren eta aste batzuk beranduago Parlament-a eratuko da eta Eguberriak inguruan gobernu berri bat egongo da, baina nik ez dut horretan parte hartuko.

Hamabi urterekin alderdi politiko bat sortu zenuen, CULL (Catalunya Unida i Lliure). Zaila da sinestea, militantzia politikoan izan duzun ibilbidearekin, gauzak jaso eta politikatik urrunduko zarenik, zentzu horretan izango duzu beste asmorik…

Kataluniako herritarren %99,9 ez dira Parlament-eko diputatuak. Gauza normalena da diputatua ez izatea, eta ni normaltasun horren parte izango naiz. Hogeita hamar urtetik hona lehenengo aldia izango da hauteskunde kanpainan parte hartuko ez dudana, 1980ko Nacionalistes d'Esquerra-tik, baina Parlament-ean sartu aurretik politika egiten nuen, diputatu izan naizen bitartean egin dut eta jarraituko dut egiten. Ezkerreko nagusitasun nazionala egotea nahi dut eta lanean jarraituko dut independentista izan dadin.

Zer tresna eduki espero duzu politika egiten jarraitzeko? Alderdi politikoa da, oraingoz, eragin-tresna nagusiena.


Kataluniak oinarrizko bi arazo ditu: guztioi eragiten digun krisi ekonomikoa, eta aurrera egiten ez duen eredu politiko demokratiko bat. Orain politikak zahar usaina du. Hau sistema demokratiko osoaren arazoa da, baina demokraziaren krisi zehatzarekin batera, Kataluniak badu beste arazo bat, bertoko alderdi politikoek eta beren egungo egiturek ez dutela balio, ez direlako pentsatuak izan Katalunia azken aldian sartu den etapa berrirako; eztabaida ez baita jadanik federalismoa eta autonomiaren artekoa, federalismoa eta independentziaren artekoa baizik.

Eta orduan, zertarako izan da pentsatua indarrean dagoen alderdien sistema?


Oraingo alderdien egitura, frankismoaren kontrako borrokaren eta autonomien estatuaren ezarpenaren ondorio da. Baina jadanik beste fase batean gaude, eta bi aukera sortu dira: federalismoa edo independentzia. Alderdien sistema ez da egokia, herrialdearen etorkizuneko nazio aukera aldatu delako, eskuinak ez du diskurtsorik eta ezkerrak diskurtso klasiko eta zaharkitua du, zeren eta federalismoa ezinezkoa da Espainian. Hori defendatzen jarraituz gero, Espainiak arbuiatzen duen gauza baten alde denbora, dirua eta energia galtzera kondenatzen da Katalunia.

Bidea federalistentzat. Eta independentistentzat? A-28ko hauteskunde hauetan abaniko zabala dago: independentzia aldarrikapen aldebakarrekoa –momentuz, eskaintza bikoitzarekin–, eta ERCren aldetik, independentziari buruzko nazio kontsulta ofiziala. Nahikoa al da eskaintza?


Hauteskundeak hurbilegi daude subiranotasunerantz egingo lukeen nazio prozesua modu egokian preparatzeko. Ez dago betarik.


Hautesleak engainatzen dituzte aipatu eskaintzok?


Asko izutzen nau jendeak zein arinkeriaz hitz egiten duen estatu berri bat sortzeaz. Ba al dakite, zehazki, zertaz ari diren? Nahi baduzu, nik oraintxe aldarrikatuko dut independentzia eta cavarekin egingo dut topa, baina zeinek egingo dit kasu? Ez da pentsatu nazioarteko eszenatokia nola prestatu behar den, ezta zein inteligentzia, seguritate eta diplomaziarako egitura sortu daitezkeen ere, edo enpresaritzan eta gizarte zibilean zein konplizitate izango duen. Hori ez da hilabete batzuetan inprobisatzen, ez urtebetean, ez bitan, hirutan ezta lautan ere.

Zerorrek egin zenuen 2014rako erreferendum baterako proposamena, eta zure alderdiak gobernua osatzeko baldintza bezala jartzen du, aliatuek erreferendum baten deialdia babestea...

Lehenik eta behin, asko pozten naiz ERCk azkenean positibotzat baloratzea nik hiru urte atzera proposaturiko zerbait; mundu guztia, salbuespenik gabe, gainera etorri zitzaidan, eta batzuk nire proposamena barregarri utzi nahi izan zuten. Hori bai, erreferenduma aurretik egindako politika baten amaiera izan behar du, eta ez inprobisazioaren fruitua. Erreferendumen aldekoa naiz, batez ere irabazten direnean. Sortzen ari den independentzia egoera batean mantendu nahi badugu, Quebec-en bezala, zorroztasunez egin behar dugu lan, eta ez bazterretik.

Ez duzu posible ikusten kontsulta datorren legealdian?


Nik duela hiru urte esan nuen, baina orduan zazpi urteko tartea zegoen. Eta 2014an ez, baizik eta 2015ean bada, oraintxe sinatuko dut. Baina dena dela ere, erreferendumak ez ditu antolatzen pertsona batek, ez alderdi batek, ezta auzo elkarte batek ere, gobernuek antolatzen dute. Edo ondo egiten da, edo eragingo duen gauza bakarra frustrazio handiagoa izango da.


ERCko zuzendaritzak jada ez zaitu kontuan hartzen?


Publikoki esan dut esandako guztia, baina ez pentsatzen dudan guztia. Hauteskundeen aurretik ez dut ERCri buruz komentario bakar bat ere egingo.


Hiruko gobernuan zazpi urte, pena merezi izan al dute independentista batentzat?


Zalantzarik gabe, bai. Alternantzia politikoa deitzen dena, sen on demokratikoa da. Diktaduraren ondoren sozialismoa Espainiako gobernura itzuli zen bezala, edo EAJ Euskadira [País Basc, katalanezko bertsioan], ERCk Kataluniako gobernura itzuli behar zuen zirkulu demokratiko nazionala ixteko. Eta modu berean, sei hamarkadaren ondoren, Kataluniak ezkerreko gobernu bat berreskuratu zuen. Baina, nire ustez, faktore erabakigarriena da Kataluniak José izeneko pertsona bat aukeratu duela lehendakari, eta José izena du, José izena nahi duelako, eta Andaluzian jaioa.

Hain zuzen, apustu horrek banaketa sortu zuen ERC barruan.


Helburu oso garbia zuen, amaitzea katalanen eta beste katalanen diskurtsoarekin. Oraintxe gehien arduratzen nauena da, hauteskundeak bertan direla-eta klasismo etnikoa azaleratzen ari dela, katalanago zein den eta zein ez den erabakitzeko patentea duela pentsatzen duen sektoreen artean, batez ere kontserbadoreak. Zorionez, herrialdea Rodríguez askok defendatzen dute egun, Ferrer askorekin batera, eta interesagatik Kataluniaren kontra mugitzen diren asko ere Rodriguez eta Ferrer izena dute. Molestatzen naute tik hauek. Bartzelona, Baix Llobregat eta gune metropolitanorik gabe Katalunia independente izan litekeela pentsatzen duen inozoa, zaindu dadila. Klasismo etnikoko tik horiek desagertzeko borrokatuko dut. Eta galdetzen hasten bagara zertaz hitz egiten duen jendeak etxean eta zertaz hitz egiten zuen, benetan dibertigarria izan liteke. Has gaitezke alderdi handienekin.

Orduan, ERCren apustuak PSCrekin egindako itunaren alde, merezi izan du? Badago esaten duenik apustu horrek krisi larria ekarri duela alderdian, bai eta hauteskunde beherakada nabarmena aurreikustea ere.


Hasteko, benetan harrigarria da alderdi batean jendea egotea oposiziorako bokazio gehiago duena gobernurako baino. Munduan leku gutxitan ikusiko da horrelakorik. Egia izango balitz hiruko gobernu honetan parte hartzeak desgaste bat sortu duela, 2006ko hauteskundeetan nabarituko genuen. Niretzako, emaitza hoberenak ez ziren 2003koak izan, hori jadanik tokatzen zen, Pujol bazihoan. Baina 2006an, oraindik ere irauten duen nire kontrako jipoi mediatiko baten ondoren, eta askotan alderdi barruko egituraren konplizitate apur batekin, 21 diputatu ateratzea arrakasta izan zen.

Eta zer egin du gobernu honek?


Ekintza politikorako eredu berria sortu da: oposizioarekin, patronalarekin eta sindikatuekin egindako nazio paktuak sartzen dira bertan. Sortu da, baita ere, Katalunia lurralde oso bezala hartzeko kontzepzio bat azpiegiturak planifikatzeko. Eta zalantzarik gabe, konplexurik gabeko kanpo politika zabaltzeko legealdia izan da honakoa. Kultur politikari dagokionez, Ramon Llull institutuaren sorreratik zinemaren legera, balantzea oso positiboa da. Datorrena datorrela, hizkuntza katalanak kohesio sozialerako izan behar duen oinarrizko funtzioaz adostasuna dago, zalantzak ditut lehenago horrela ote zen; eta Katalunia nazioa dela baieztatu da.

Hauteskunde aritmetikak ahalbidetuko balio ERCri giltza famatua izatea, hirugarren hiruko batean sinestuko al zenuke?


Galdera horri ezin diot erantzun, ez bainago inongo alderdiren buruan. Nik oso ongi dakit zer egingo nukeen, baina hauteskundeen hurrengo egunean ERCren baseko militantea izango naiz, bere kuota ordaintzen duena.


Agian ERC ekidistantziara itzuli da, zu hautagai zinenean baliatu zenuten estrategiara. Batzuetan ERCk hirukoari oposizioa egiten diola ematen du, eta inoiz edo behin CIUri keinuren bat egiten diola ere bai.


Niretzako kezkagarriagoa da alderdi batek oposiziorako bokazioa izatea, alderdi politiko demokratiko batekin edo besterekin gobernatzea baino. Kezkagarria litzateke jendeak bere botoarekin konfidantza agertu dion alderdi batek, esatea –behin botoak eskuratuta– oposizioan egon nahi duela, bere ardurak ez onartzeagatik. Gobernurako bokazioa izan behar du, eta aukeratzeko indarra baldin badu, aukeraketa hori oso egoera taktikoek baldintzatuko dute.

Últimes
Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Hezkuntzan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren... [+]


Bergarako Txapa irrati libreak 40 urte bete ditu

Martxoaren 29an ospatuko dute irratiaren 40. urteurrena, musika, literatura eta tailerrak bilduko dituen Txapa Egunarekin.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Plentziako Uribe Kosta BHIko ikasle-talde batek mezu “iraingarriak, matxistak eta homofoboak” zabaldu dituela salatu dute

Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


Eguneraketa berriak daude