Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar estatubatuarrak, besteak beste, Irailaren 11koen ondoren atxilo islamisten “zulo beltza” izateagatik. Handik urruti gabe (esate bat da, edonondik urruti baitago paraje hura) izango da itsaspean Osama bin Ladenen gorpua.
Berriketa usatuxea zen garai batean batzuon artean zein kontinenteri ote zegokion Diego Garcia irla: Asiari (Maldivak 1.225 kilometrora dituelako; eta kontinentea bera, Indian, 1.775era), ala Afrikari (Seychelleak 1.775 kilometrora dituelako; eta kontinentea, Somalian, 2.850era). Erantzun “zuzena”, noski, zen Ipar Amerikakoa zela, Baseko estatubatuarrak (3.000 baino gehiago), eta ofizialki irlaren “jabe” liratekeen britainiarren ordezkari bakan batzuk besterik ez direlako bizi bertan.
Ez zen hala, ordea, duela 70 urte. Orduan, Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldearen manupekoak ziren Txagos irletan... txagostarrak bizi ziren. Gutxi ziren, pare bat mila, baina bertakoak ziren, aspaldiko belaunaldietatik gainera. Txagosko kreolea hitz egiten zuten, eta biziraupeneko nekazaritza eta arrantzatik bizi ziren.
Bada, 1960ko hamarkadan, jende hura guztia, salbuespenik gabe, hartu eta deportatu egin zuen aginte kolonial ingelesak. Milaka kilometrora erbesteratu ere: Maurizio eta Seychelles irletara eta afrikar kontinentera. Aziendak, zakurrak eta gainerakoak bertan akabatu zituzten. Irlak “hutsik” geratu behar zuten AEBen eskuetan jartzeko, haiek beren basea eraiki zezaten. Han jarraitzen du 50 urte igaro ondoren.
Deportatuek eta, honezkero, haien ondorengoek, ahalak eta bi egin dituzte ahal izan duten esparru bakarrean: auzitegietan. Britainiarretan lehendabizi, nazioartekoetan gero, Nazio Batuetan azkenik. Alde guztietan eman zaie arrazoia eta aitortu zaie etxera itzultzeko eskubidea. Baina alferrik.
Okupatzaileen azken txilinbuelta da Txagos irlen subiranotasuna 2.000 kilometro baino gehiagora dagoen Mauriziori “itzultzea”..., 1814ko Parisko Tratatuari (bai, Napoleonen gerraren amaierakoari) men eginez; baina txagostarren eskubidea mauriziarren iritziaren mende utzita. Eta, hara, Txagos uharteak ehun urterako okupatzaileei errentan lagaz. Beraz, txagostarrek erbestean jarraituko dute eta baseak Diego Garcian.
Hor baitago koska. Gerra Hotzaren garaian zio batzuengatik, “War On Terror”-aren garaian garaiko motiboengatik, eta orain Estrategia Indo Pazifikoa dela eta, munduaren akabuan dagoen base hark asko balio du.
L'organització Centri Tricontinental ha descrit la resistència històrica dels congolesos en el dossier The Congolese Fight for Their Own Wealth (el poble congolès lluita per la seva riquesa) (juliol de 2024, núm. 77). Durant el colonialisme, el pànic entre els pagesos per... [+]
Nova York, 1960. En una reunió de l'ONU es va adormir el ministre d'Exteriors de Nigèria i ambaixador de l'ONU, Jaja Wachucu. Nigèria acabava d'aconseguir la independència l'1 d'octubre. Per tant, Wachuku es convertia en el primer representant de l'ONU a Nigèria i acabava d'assumir... [+]
Washington (els EUA), 1807. La Constitució estatunidenca va prohibir el tràfic transatlàntic d'esclaus. Això no significa que l'esclavitud hagi estat abolida, sinó que la font principal dels esclaus s'hagi interromput. Així, les dones esclaves es van convertir en l'única... [+]
No és casualitat que el Dia de la Hispanitat, el de la Guàrdia Civil i la Verge del Pilar coincidissin en aquesta data. Els tres representen estructures opressores (estàtua, exèrcit i església). D'altra banda, hi ha resistència indígena i població represaliada per l'Estat... [+]
Des de la Muntanya de Navarra, milers de persones van prendre rumb a Amèrica en el segle XIX per a sobreviure en el pasturatge o en altres quefers. La historiadora Raquel Idoate recupera en la seva tesi la història d'uns 4.000 d'ells: com es va fer el viatge, en què es van... [+]
Estem en el territori més industrialitzat del País Basc, el Marge Esquerre de l'Ibaizabal, o la Ria de Bilbao, si es vol. Aquí les xemeneies ho havien ordenat una vegada. Però per a alimentar-los no sols es va utilitzar el carbó, sinó també la suor de milers de... [+]