Bruselan egindako gailurrean, NATOko arduradunek oharra kaleratu dute, bertan adostutako puntuak aipatuz. NATOk arma nuklear eta kimikoetatik babesteko neurriak hartuko dituela adierazi du, Moskuk Ukrainako gerran halako armak erabiltzeko egindako "mehatxuen" ondoren, aliantza armatuaren esanetan, beti ere.
Hala, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak gailurrean azaldu duenez defentsa "kimiko, erradiologiko, nuklearrak" aktibatzeko agindua eman diote NATOren agindupean dauden gudarosteak gidatzen dituen militar buruari eta Ukrainari ere halako defentsak edukitzeko materiala emango diote.
"Errusiaren partetik arma kimiko edo biologikoen edozein erabilera, onartezina litzateke eta ondorio larriak izango lituzke", azaldu du oharrean erakunde militarrak.
Bielorrusiak Ukrainako Kontsulatua itxi du Brest hirian, eta Ukrainaren ordezkaritza diplomatikoa Minskeko enbaxadako bost diplomatikoetara murriztu du Bielorrusiak. Gainontzeko hamabi diplomatikoek 72 ordu baino gutxiagoetan utzi beharko dute herrialdea. Bielorrusiako BELTA informazio agentziak eman du informazioa.
Jens Stotelenberg NATOko Idazkari Nagusiak Bielorrusiari egotzi dio Errusiaren konplize izatea Ukrainako inbasioan, eta gatazkan guztiz murgilduta dagoela gehitu du.
#Belarús propone a #diplomáticos ucranianos abandonar el paíshttps://t.co/zkyMO64P4X#Ucrania
— Belarús Noticias (@BeltaNoticias) March 23, 2022
NATOren Bozeramaile Nagusiak, Oana Lungescuk, adierazi du Europa ekialdeko herrialdeetan presentzia militarra handituko dutela. Erabaki honen ostean, NATOren zuzeneko agindupean 40.000 tropa daude ekialdeko herrietan, hau da: Lituania, Letonia, Estonia, Polonia, Eslovakia, Hungaria, Errumania eta Bulgarian. Bestalde, 130 ehiza-hegazkin daude etengabeko alertan, eta 140 gerraontzi itsasoan. Bestalde, eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan aire zaintza eta patruila egingo dute.
Polonia da aliatu tropa gehien dauden herrialdea, 10.500; hurrengoa Lituania da, 4.000rekin, eta Errumanian 3.300 egongo dira. Eslovakiak 2.100 jasoko ditu, 2.000 Estoniak eta 1.700 Letoniak. Bulgaria (900) eta Hungaria (700) izango dira tropa aliatu gutxien egongo diren herrialdeak.
? UPDATE ?
— Oana Lungescu (@NATOpress) March 22, 2022
We face a new reality for our security due to #Russia’s illegal invasion of #Ukraine.
In response, #NATO has reinforced its defensive presence in the eastern part of the Alliance with more troops, planes & ships.
Here’s the overview ⤵️ pic.twitter.com/nrAVDOGtJj
Vladimir Putinek, Errusiako presidentean, prentsaurrekoan adierazi du Europara bidalitako gasaren ordainketak errublo errusiarrekin egingo dituztela hemendik aurrera. Erabaki hau hainbat herrialdek Errusiaren aurka hartutako "neurri ez-legitimoei" aurre egiteko hartu du Putinen administrazioak: "Ez du zentzurik Europar Batasunera eta AEBetara gure produktuak bidaltzea eta euro eta dolarretan kobratzea".
Hala ere, Putinek adierazi du "herrialde ez-lagunkoiei" gasa bidaltzen jarraituko dutela, indareran dauden kontratuek adierazitako bolumen, prezio eta oinarrien arabera; aldaketa bakarra, beraz, salerosketen moneta izango da.
Bihar ezohiko bilera egingo dute NATOko herrialdeek Bruselasen (Belgika), eta NATOko Idazkari Nagusiak, Jens Stotelenbergek, espero du aliantzako herrialde guztiak Ukrainari laguntza gehiago bidatzearekin ados egotea.
Horrez gain, Stotelenbergek Errusiari ohartarazi dio arma kimikoen erabilerak "gatazkaren oinarriak aldatuko" lituzkeela, eta gehitu du emaitza larriagoak izango lituzkeela.
Bestalde, Al Jazeerak dioenaren arabera, Alemaniak Strela misil gehiago bidali dituela Ukrainara. "Egoera honetan, arma gehien bidaltzen ari garenak gara; ez gaude harro, baina Ukrainari laguntzeko egin behar duguna da", adierazi du Annalena Baerbock Alemaniako Kanpo Harremanetarako Ministroak.
El 19 de setembre la majoria del Parlament Europeu va votar a favor de: "Que siguin immediatament aixecades en territori rus totes les restriccions imposades a l'ús de sistemes d'armes concedits a Ucraïna", ha afegit. En termes corrents: "Llanceu míssils de llarg a tota Rússia."... [+]
Per a les potències, la tàctica de la salami és atractiva. Consisteix a tallar filets de manera progressiva. Amb l'ampliació de l'OTAN, les violacions de la legislació internacional, els canvis de règim i la proliferació internacional de les seves bases militars, els Estats... [+]
Kursk és una regió històrica de Rússia. Vivia en pau fins al 6 d'agost, quan l'exèrcit ucraïnès va entrar a la ciutat. Van entrar uns quinze mil homes. Centenars de tancs, vehicles blindats, peces d'artilleria, radars de defensa aèria… les armes més modernes que... [+]