Kokoteraino omen zeuden. Ehunka urte errege kristauari ez bazen musulmanari, edo urrutira gabeko obispoari eta jauntxoari ordaindu eta ordaindu; zerga, kontribuzio, hasikin, detxema, hornikintza, petxa, dekuma, tributu, taila, txindi-zigor, emontarzun, atalondo, lebaina, zirenak eta ez zirenak. Eta guda batek eta hurrengoak alabak eta semeak eramaten zizkieten.
Nekazariak ziren eta gari (Triticum aestivum), garagar (Hordeum distichon), olo (Avena sativa), oliba (Olea europaea), mahats (Vitis vinifera) eta abar landu eta sortzen zuten. Uzta garrantzitsu guztien hamarrenak ordaintzea nahitaezkoa zuten; hortik atzera jauntxoaren apetaren araberako guztia kentzen zieten. Betiere beraien segurtasuna bermatzearen alde, eta arrazoia aitzakia bihurtu eta segurtasunerako semeak desjabetu.
Kokoteraino zeuden eta behin baino gehiagotan jauntxoei planto eta aurre egin bazieten ere, ezer argirik lortu ez, eta bueltan egurra jaso. Amonaren bati sutondoko txinpartaren batek utopiaren ameskeria benetako ametsetara ekarriko zion arte. Amestu dezagun nola arraio bukatu gure izerdiaren etengabeko lapurreta honekin! Burutazio horiekin, esku artean baratxuri begi bat (Allium sativum) zuritzen ari zen, hamaiketakorako ajoarrieroa ere buruan. Zuritu eta kosk, itzalgaizka kosk. Baratxuria osasuntsua dela oso badaki, batik bat gordinik. Eta gorputza piztu egiten du; odola mehetu eta presioa jaisten du, ondorioz odolak arinago egiten du batera, bestera eta burura. Eta ametsa pizten da: baratxuria! Baratxuria barazki txikitakoa da; ez da labore garrantzitsu horietakoa, eta, gakoa, ez du hamarreneko zergarik ordaintzen. Baratxuria lantzen badute, obispo, jauntxo eta erregeei, zartakorik eman gabe hortzak erakutsi eta kitto. Harrezkero, pixkanaka, herri osoa baratxurigintzara eman zen; eta egun ezaguna da horrexegatik. Baratxuriaren matxinada 1662an gertatu zen, Faltzesen. Harrezkero, Faltzesko baratxuri gorria sonatua da, iraultzaren baratxuria.
Hori dena gogora dakar Faltzesko baratxuri korda bat sukaldean zintzilika edukitzeak. Eta osasuna. Aipatutako antikoagulatzailea, odolaren presioa lasaitu eta zainen elastikotasuna zaintzen duena, bakterioen aurkaria, onddoen aurkaria, kolesterol txar murriztailea, antioxidatzailea, birusen aurkaria… Eta nekazarien patrikaren zaintzailea eta iraultzailea. Oraintxe duzu nonahi Faltzesko baratxuri gorria. Gorria.
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]
Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]
Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.
Igual que amb l'ajuda dels artistes hem viscut la florida d'Euskal Herria, també en aquesta ocasió, amb el seu impuls, continuem fent el camí junts, donant el suport necessari als presos polítics, exiliats i deportats bascos
El lector ja sap que l'Associació Harrera neix... [+]