Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean, luxuzko bi gonbidaturekin, eta Kanalduderekin eta EHZrekin elkarlanean.
Ekainaren 28tik 30era, ostiral arratsaldean hasi eta igande gauean luzatzen denera arte, Arberatze-Zilhekoak hartuko du EHZren 28. edizioa. Ohi moduan, musika eskaintzak hartu ditu afixen buruak, baina harago ere badoa festibala: autogestioan eta burujabetzan oinarrituta, elkartrukerako eta gogoetarako bektore izan asmo du. “EHZ ez da kontsumitzen, baina parte hartzen den festibala da”, dio antolakuntzako oharrak. Feminismoa, antikapitalismoa, ekologia, askatasun sexuala, justizia soziala, internazionalismoa, kultura-aniztasuna eta bazterketa-modu guztien aurkako borroka sustatzen ditu festibalak, identitate plurala irudikatzen duelako.
Kaixo, Arberatze-Zilhekoa
Arrosan hasi, Idauze-Mendin, Heletan eta Lekornen segi, eta oraingoz Irisarrira arte egin den bideak Amikuzeko Arberatze-Zilhekoan izango du segida.
Formula masiboei muzin egin ohi dien festibalak, musika produktu merkantil gisa praktikan jarri nahi ez duenak, herri bakar bat horretara erabiltzea ere ez du zilegi ikusten, eta horretara dator aldaketa, naturaltasunez, iraganean egin moduan.
Informazio praktikoa, puntuz puntu
- Akanpalekua urririk izango da festibalarientzat.
- Gune lasai bat egongo da furgoneta eta autoetan lo egiteko.
- Animaliarik ez da onartuko ez gunean, ezta akanpalekuan ere.
- Beirazko botilariak ez da onartuko ez gunean, ezta akanpalekuan ere.
- Dutxan ez da xaboi kimikorik onartuko. Aldiz, EHZak xaboi naturala emanen du.
- Edalontzi berrerabilgarria eraman.
- Sartzea urririk izango da 11 urtetik beherakoentzat.
- Ordainketak: euskoz, euroz edo banku txartelarekin
- EHZ gune segurua izango da. Sekuritatea komisioko laguntzaileak 24 orenez txandakatuko dira, festibala gune segurua eta goxoa izan dadin denentzat.
- Atharratzetik, Baionatik eta Baigorritik autobusak egongo dira EHZra joan eta bueltatzeko. Hainbat geldialdi egingo dituzte autobus horiek. Hemen kontsulta daitezke xehetasunak, baita tiketa hartu ere, 1,20 eurotan.
Erasoen kontrako protokolo bateratua
Azken hilabeteetan borondatearen kontra drogatuak izan direnen kasuak salatu dira bereziki Ipar Euskal Herrian, eta hori argudiatuta, fenomeno horren aitzinean, hamabost elkarte, gazte eta komitek mezu bateratua igorri dute. Tartean dira EHZ, Herri Urrats, Baionako Zizpa gaztetxea edota Ziburu, Azkaine edo Senpereko komiteak.
Protokolo bateratua osatzeko lanetan irailetik aurrera jarriko dira lanean, eta deia luzatu diete horretan parte hartu nahi duten guztiei. Xehetasun gehiago Euskal Irratien albiste honetan.
EHZ festibalaren hastapenean, Brigada Ubelak aurkeztuko du protokoloa Zikiro Karpan, ostiralez, 19:30ean.
Ordutegiak
Urteroko moduan, plazan izango dira eguzki epeleko emanaldiak, eta arratsalde-iluntzetik aurrera, berriz, gune nagusian. Azken horretan egongo dira bi oholtza: handia, Arberatze deiturikoa, eta Zilekoa, txikixeagoa.
Musikari ugari igaroko dira hiru oholtzetatik. Nabarmentzekoak, egunez egun, hauexek: ostiralean, Janus Lester, Auhen, Belako, Pelax eta Bananas; larunbatean, Anari, Haira, Gorka Urbizu, Su ta Gar, Süne, RTZ kolektiboa eta Nakar; eta igandean, Raimundo el Canastero, Gozategi, Rüdiger, Bloñ eta Ezezez.
Antzerki gunea ere izango denez aurten, hainbat emanaldi programatu dituzte.
Badok euskal musikaren atari digitalak playlist-a osatu du; hemen kontsultatu.
Eztabaidaguneak ere ezagunak eta estimatuak dira EHZn. Besteak beste, mintzagaiak ondoko hauek izanen dira: laborarien protestak eta aldarrikapenak; Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren proiekzioa eta hizketaldia; Rifqa: honengatik egiten dugu dantza poesia liburuaren irakurketa musikatua, Palestinaz; immigrazioaren kudeaketa faxista; teknologia berrien erabilpena poliziarengandik; errepresio koloniala; makrofestibalen eredua; eta euskal zinema Ipar Euskal Herrian.
Hitzaldi eta mahai inguru horiek larunbatean eta igandean izango dira, Arberatzeko eskolan, batzuk barnean eta besteak kanpoan. Lekua ezingo da erreserbatu.
Festibalaren planoa
ARGIA han izango da
Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzek gidatzen duten Berezkoa Ta Naturala (BTN) bideopodcastaren saio berezia grabatuko du ARGIAk, Kanalduderekin eta EHZrekin elkarlanean, larunbat goizean. Bi gonbidatu bereziki izango ditugu bidelagun. Bertatik bertara ikusiko ez duenak, uztailaren 2an izango du aukera argia.eus-en eta Kanalduderen katean, asteartez, iluntzeko 20:00etan.
ARGIA komunikabidea EHZren laguntzaile eta babesle da eta urtetan egin dio jarraipen berezia festibalari. Esaterako, 2021ean, pandemia ostearen aro betean, erreportaje nagusia eta azala eskaini genizkion. Bi urte lehenago ere, 2019an, antolakuntza taldean aldaketa inportantea eman eta festibala berrindartuta azaleratu zenean, erreportajea nagusia eta azala eskaini genion, Dani Blancoren argazki galeria dotorearekin.
Cuidat! Achtung! “Passi el missatge. Quan arribem al CER, control de la flika descomunal amb els chakurros!”. Casos... En Amikuze tampoc es pot deixar tranquil, ha comentat un dels festivals que poc després de passar el control intenta aparcar el seu cotxe. Més tard ha... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.
Companyia de
dansa Otempodiz Ertzean El
2 de juliol en Irisarri (Nafarroa Beherea), en el festival EHZ.
-----------------------------------------------------------------
Qui ha estat alguna vegada en el LER sap el que és el diumenge. Nosaltres som aquí. Enguany la... [+]
D'una banda la pluja densa, per un altre la sauna insuportable. I el sol del diumenge a la tarda, excessiu per a molts. Tal vegada no, però era convenient portar el paraigua el més lleuger possible, ja que en qualsevol moment tocava la pluja, però també feia calor, per la... [+]