Funts mankomunatu baten sorrera mutualista

  • Gorka Julio, zerbitzu finantzario etikoak eta solidarioak eskaintzen dituen Koop57 EH-ko kide da. Baita Talaios kooperatibako eta Olatukoop ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kidea ere. Olatukoopek funts mankomunatua sortu du Koop57ren laguntzaz, Olatukoopeko kide diren proiektuek finantza burujabetzarako tresnak izan ditzaten. Artikulu honetan azaldu du mamia eta prozesua.


2021eko abuztuaren 02an - 00:01

Finantziazioa eta mutualismoa, urrun diruditen bi alor elkartu nahi izan ditugu. Arlo ekonomikoko erabakiak eta bereziki finantzazioari lotutakoak, bankuen eta finantza erakunde kapitalisten esku uzten ditugu maiz. Erabaki horiek, baina, beste era batera eta finantza etikoko ekimenekin batera elkarlanean eraiki daitezkeela frogatu nahi izan dugu.

Egitura mutualistak aspaldiko kontua dira, gizakia gizabere kooperatiboa denetik, Joxe Azurmendi filosofo euskaldunak esan bezala. Pertsona ezin daiteke komunitaterik gabe garatu, pertsonak gara komunitatean bizi garen heinean. Kooperazioa, beraz, gizakiaren senaren parte da. Historiara bagoaz Proudhon agertzen da mutualismoaren figura garrantzitsu moduan, baita Kropotkin anarkista ere, kooperazioan oinarritzen diren gizarteen adibideak bilu zituena.

Baina utz ditzagun izen abizenak eta goazen mutualismoan sakontzera. Jendarte egitura guztiak borondatezko elkarlanean, elkartruke askean eta elkarlaguntzan oinarritzea proposatzen duen ideia erradikala da mutualismoa. Industrializazioaren hasieran, industria-langileenak dira mutua ezagunenak: osasun eta istripu aseguruak, pentsioak, elkartasun funtsak… baina, aurretik ere egitura mutualak egon izan dira. Euskal Herrian adibidez Sutearo dugu: baserrietan edo etxebizitzetan suteek, leherketek, tximistek, euriteek, haizeteek, lapurretek… eragindako kalteei elkarlaguntzaren, autogestioaren eta parte hartzearen bidez erantzuteko jaio zen.

“Mutualismoa denboran mantentzeko pentsatutako eta behar materialei oso lotua egon ohi den egitura da. Zenbait pertsona edo erakunde borondatez, konfiantza eraikiz eta elkarrekikotasuna oinarri, zerbitzuak eskuratzeko edo beharrak asetzeko biltzen dira egitura hauetan”

Mutualismoa denboran mantentzeko pentsatutako eta behar materialei oso lotua egon ohi den egitura da. Zenbait pertsona edo erakunde borondatez, konfiantza eraikiz eta elkarrekikotasuna oinarri, zerbitzuak eskuratzeko edo beharrak asetzeko biltzen dira mutuetan. Mutualistak erakundearen finantzaketaz arduratzen dira kuoten edo beste bide batzuen bidez. Metatutako kapitalarekin, erakundeak bere zerbitzuak eskaintzen dizkie behar dituzten bazkideei.

Nola egin dezakegu askori arrotzak zaizkigun finantzazio beharrei elkarrekin erantzuteko? Hori da, Olatukoop sarearen barnean, zenbaitzuk egin dugun galdera, eta erantzunak bilatzerakoan, Koop57ren laguntza ere izan dugu. Norbaitentzako interesgarri izan daitekeelakoan, lanketa bizi baten azken urratsen kontaktizuna egingo dugu.

S-M-L neurriko finantzazio tresnak dituen funtsa

Etorkizunean izan ditzakegun finantzazio beharrei erantzuteko funts mankomunatu bat sortzea bururatu zitzaigun. Batetik, funtsera sarrerako kuota (itzulezina) ezartzea eta ekarpen bat (itzulgarria) egitea erabaki genuen, funtsa apur bat kapitalizatzeko. Bestetik, kide bakoitzak abal mankomunatu proportzionalak sinatu genituen, emango genituen laguntzen eta Koop57 EHri eskatuko genion finantziazioaren garantia moduan. Horri esker, Koop57 EHk gure esku utziko zuen finantzazio lerro bat, eta, horrez gain, kreditu handiagoak zuzenean Koop57 EHri eskatzen zizkioten funts mankomunatuko partaideek kondizio bereziak eskuratuko lituzkete.

Hiru laguntza dituen funts bat osatu dugu. Arropa tailak metafora bezala erabiliz:

S finantzazioa: Jarri dugun diru-poltsatik kreditu txikiak emateko aukera. Kredituak 1.000-2.000 euro ingurukoak lirateke, eta zuzenean Olatukoopek emango lituzke bere fondo propiotik.

M finantzazioa: Koop57 EHk emandako kreditu lerroari lotutako kredituak, 10.000 euro artekoak. Zuzenean Olatukoopetik ematen diren kredituak lirateke. Olatukoopek hartzen du erabakia eta eskatzaileak ez du Koop57 EHko bazkide izan beharrik.

L finantzazioa: Entitate batek Koop57 EH-rekin zuzenean 10.000 eurotik gorako finantzazio bat adostuz gero, funtsaren abal mankomunatuetako batzuk erabiltzeko aukera eskaintzen dugu. Kasu honetan Koop57 EH da finantzazioa ematen diona zuzenean eskatzaileari, eta horretarako bere bazkide ere izan beharko du, baina abal mankomunatuen bidez sareak sostengua adierazten dio eta horrela baldintzak ere hobetzen dizkio.

Zer da abal mankomunatua?

Funtseko bazkideek konpromiso kolektiboa hartzen dute abal mankomunatuaren bidez: emandako maileguaren zati baten erantzukizuna hartzen dute euren gain. Entitate eskatzaileak mailegua itzuli ezingo balu, abala eman dutenek euren izenean erantzungo liokete abalatutako kopuruari. Hau da, proiektu kolektibo batean sinesten dutenen konpromiso materiala da. Abal ekonomikotik harago, abal mankomunatuak abal soziala dira. Koop57rentzat edozein abal finantzario baino garrantzitsuagoak.

“Gure auzo eta herrietako komunitatea egituratzen zuten zenbait espazio desagertzen ikusten ari gara espekulazioaren ondorioz; edota komunitateak beharko lituzkeen proiektu berriak sortzeko helburua ere izan dezakegu. Imagina ditzakegu funtsaren antzekoak liratekeen Auzo Berme Sareak?”

Horrela  joan gara osatzen funts mankomunatua denon artean. Posible dela ikusirik, Olatukoopen egiten hasi garen hau beste alor batzuetara eraman daitekeela pentsatzea errazagoa izan daiteke. Kapitalismoaren oldarraldiari burujabetzaren edo autoeraketaren bidez, finantzazio tresnak baliatuz ere egin diezaiokegu aurre.

Espekulazioaren ondorioz gure auzo eta herrietako komunitatea egituratzen zuten zenbait espazio desagertzen ari direla ikusten dugu. Horren aurrean, komunitateak beharko lituzkeen proiektu berriak sortzea izan dezakegu helburu. Irudikatu ditzakegu funtsaren antzekoak liratekeen Auzo Berme Sareak?

Auzotarren beharrak asetu eta beste ekonomia eredu bat sustatu dezake funts eta abal sare horrek. Auzotarren aurrezkiak edo konpromiso ekonomikoak helburu horretara bideratuz, efektu biderkatzailea lortu dezake. Auzo edo komunitate baten sostengu finantzarioa litzateke.

Herrigintzan tradizio handia duten auzolan eta auzolaguntza mekanismoak egituratzea eta ekonomiarekiko harreman berriak eraikitzea ere izango luke helburu funts mankomunatuak. Ekonomia beharrak asetzera bideratutako jarduera da eta berau gure eskuetan hartzea ahalbidetuko liguke.

Olatukoopen Funts Mankomunatuaren oinarriak

IZAERA

Funts Mankomunatua eraldaketarako finantzazio tresna bat da, ezaugarri hauek dituena:

        • Tresna ez da helburu, sortu dugunon helburuak lortzeko bitarteko baizik.

        • Tresna eta erabakigune ezberdinen multzoa izango da.

        • Tresna erabiltzeko, erabaki eta ardura kolektiboak onartu beharko dira, ekonomia sozial eraldatzaileko oinarriekin bat eginez.

        • Tresna kudeatzeko beharrezkoa bada, forma juridikoak sortu eta erabiliko ditugu.

        • Tresnaren bitartez Olatukoopen proiektuak, Olatukoop Elkartea, tresnaren bazkideak edo horrela erabakita, Olatukoopekoak ez diren proiektuak finantzatu eta lagunduko ditugu.

ELKARTASUN EREDUA

Funts Mankomunatua Olatukoopen mutualismo irizpideen baitan sortutako tresna autonomoa da, Olatukoopen Mutualismo lan-taldearen estrategian kokatua. Mutualismoan, erresilientzian, zaintzan, elkarlaguntzan eta garapen justuan oinarrituta, denboran irauteko eta begirada luzearekin eraikitako elkartasunerako eremua da, zeinak beharrezko tresna, instituzionalizazio eta estrategiak izango dituen.

INTERKOOPERAZIOA

Funts Mankomunatuak beste mutualismo eta finantza eraldatzaileko proiektu eta tresnekin harremana izango du, proiektuaren garapenerako, elkartasun mekanismoak indartzeko eta elkarlan proiektu zabaletan parte hartzeko.

LURRALDEA

Funts Mankomunatuak lurralde bakoitzeko baldintza eta beharretara egokituko dira, eta lurralde arteko elkartasuna eta kohesioa bermatuko dituzte.

JENDARTEA

Funts Mankomunatuaren oinarrizko helburua aberastasunaren banaketa da, denontzako bizitza bizigarriak eta oparotasuna lortzeko.

* Artikulu hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak aldizkarian argitaratu da. ARGIA Jendeak etxean jasoko du Gakoak. Gainerakoek, Azokan eros dezakezue.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2021
2021-08-13 | June Fernández
Zaintza sistema
Kaka ongarri bihurtu

Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain.


Burujabetzarako bidea elikatzen

Euskal Herrian elikadura eta ekoizpena begirada eraldatzaile batetik lantzen ari diren proiektu ugari ditugu, eta sare anitz bezain sendoa osatzen dute. Aberastasun horren isla diren hiru proiekturengana jo dugu, ustezko utopia hori praktikara eramateko bilatu dituzten bideak... [+]


Osasuna autokudeatzeaz
COVID-19: Non dira osasunaren prebentzioa, burujabetza eta iraunkortasuna?

Guztiontzat bizitza bizigarriak lortzeko kartografia berriak behar ditugu. Bizitzaren iraunkortasunerako oinarriak kolokan daude, eta, aldaketa garaia baino, garai aldaketa da gure gorputzetan sentitzen ari garena. Sentipen honetan, galdera ez da kolapsora goazen ala ez... [+]


Energia komunitateak Nafarroan
Bost herri txiki energia trantsizioan tiraka

Bi fenomeno handi ari dira ematen, besteak beste, bizi dugun energia trantsizioaren bueltan: batetik, energia berriztagarrien bigarren leherketa –ARGIAren 2.731 zenbakian landu genuen– eta, bestetik, energia komunitateen sorrera eta garapena. Bietan ere enpresa... [+]


2021-08-10 | Estitxu Eizagirre
Energia komunitateak
Eraldaketa erreala... edo diru publikoz egindako negozioa

Orain guztiok nahi dugu herrian energia komunitate bat. Europak zabaldu du zirrikitua; diru publikoa enpresa pribatuetara azkar bideratzeko formula berritzaileak sustatu dituzte Next diru-laguntzek; eta praktika kutsakorrak dituzten ingeniaritza eta energia enpresa handiek... [+]


2021-08-10 | Estitxu Eizagirre
Energia komunitatearen bidez Hernani burujabetzarantz

Hernanin energia komunitatea sortzeko prozesua lantzen ari dira. Diseinu fasetik bertatik parte-hartu dute kooperatiba osatuko duten eragile anitzek: herritarrak, elkarteak, enpresak eta udala. Energia komunitatearen oinarriak jarrita eta lehen proiektua definituta, udazkenean... [+]


Uraren ibilbidea
Zazpi egun eta mapa bat, urak emandakoa ez galtzen ikasteko

Bizitzeko dugun lehengai baliotsuena da ura, eta Euskal Herri lanbrotsu honetan inoiz bere faltarik ez dugula uste arren, gure erreka, urtegi eta urmaelen trataera desegokiak edo kudeaketa interesatuek eragin dezakete kanilatik tantarik ez ukaitea etorkizun batean. Uraren... [+]


Burujabetzak uztartzeaz:
Burujabetzen ebakipuntuak, etorkizuneko kartografietan

Guztiontzat bizitza bizigarriak lortzeko kartografia berriak behar ditugu. Bizitzaren iraunkortasunerako oinarriak kolokan daude, eta, aldaketa garaia baino, garai aldaketa da gure gorputzetan sentitzen ari garena. Sentipen honetan, galdera ez da kolapsora goazen ala ez... [+]


2021-08-02 | ARGIA
2021ean gozatzeko hamabi ikus-entzunezko

Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait ikus-entzunezko. Beste artikulu honetan beste horrenbeste liburu ere gomendatu ditugu.


2021-08-02 | ARGIA
2021ean irakurtzeko hamahiru liburu

Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait liburu. Beste artikulu honetan beste horrenbeste ikus-entzunezko ere gomendatu ditugu.


Teknologia burujabetza: Menpekotasunaren kontzientziak astintzeko

Mundu digitalean enpresa batzuekiko sortu dugun menpekotasunak dimentsio izugarria hartu du: sare sozial nagusiak, mezuak elkartrukatzeko zerbitzuak, telefono mugikorrean dauzkagun tresna gehienak... Dependentzia horrek, noski, ondorio politikoak dauzka: zentsura, kontrola,... [+]


2021-08-02 | Axier Lopez
Oñatiko Onaro
Sarea geureganatu, multinazionalen zain egon gabe

Onaro.eus webgunean sartu eta lehen begiratuan Internet eta telefonia zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa batekin topo egin duzula pentsatuko duzu. Gero harrituko zaitu informazio guztia oso sinple eta zuzen erakutsita egoetak, apaingarri eta hitz panpoxik gabe. Prezioak... [+]


Etxebizitza
Eskubide bat merkantzia bilakatuta

Burujabetza eta etxebizitza. Horratx bi termino, hemen eta orain, kasik antagonikotzat jo daitezkeenak. Etxebizitzak, babesleku eta atsedengune izatearekin batera, elkar zaintzarako eta norbere bizi proiektua aurrera eramateko espazio behar lukeenak berez, merkantzia forma... [+]


Eguneraketa berriak daude