Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi gazteak infalizatzeko" egin dituzten saiakerak salatu ditu. Udalak adierazi du uholdeen ondorioak gutxitzeko "beharrezkoa" dela gaztetxea eraistea.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Burlatako gaztetxea
2018-08-30 | Topatu.eus
Burlatako gaztetxea inauguratuko dute igandean

Irailaren 2an ospatuko dute Burlatako gaztetxearen inagurazioa, lau hilabetez auzolanean atontzen egon ostean. Goizeko hamar t'erdietatik aurrera egun osoko egitaraua antolatu dute bertako kideek.


2018-08-10 | Ahotsa.info
Burlatako gaztetxe berriari eraso egin diote

Margoketa faxistak egiteaz gain, kalte haundiak eragin dituzte erasotzaileek. Ostegun arratsaldean asanblada bat egin dute erasoaren aurrean zer egin erabakitzeko.