2025-01-30 | Julene Flamarique

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat finkatuko dute.

Isuna ezarri dio Nafarroako Gobernuak Mercadonari, bi langileren duintasunari errespetua “ez bermatzeagatik”

7.500 euro ordaindu beharko ditu enpresak “langileen duintasunaren aurkako erasoak” direla eta. ELAk nabarmendu du “ez direla gertakari isolatuak” lan munduan.


Gazte Topagune Sozialista “berme guztiekin” antolatuko dute GKS eta IAk

EH Bilduk eta Sortuk “jarrera baztertzaile eta debekatzaileekin jarraitzen" dutela salatu eta Topagune Sozialistaren egitaraua "berme guztiekin" egin dadin "moldatu eta egokitu" behar izan dutela adierazi dute GKSk eta Ikasle... [+]


Topagune sozialista egiteko baimenak ukatu izana "maniobra burokratiko" baten barruan kokatu du GKSk

Atarrabiako eta Burlatako ordezkarien jarrera aldaketarekin kexu dira Gazte Koodinadora Sozialistako kideak. Topagunea antolatu ahal izateko akordiotara iristeko asmorik ez dutela eta GKSren inguruan gezurrak eta akusazioak egitea leporatu diete ohar batean. 


2023-09-12 | Gedar
Prest dago aurtengo Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua

Hilabete barru hasiko da Gazte Topagune Sozialista, Burlatan eta Atarrabian. Hitzaldiak, askotariko emanaldiak, kirola egiteko uneak eta abar izango dira; aurten, gainera, manifestazio bat egingo dute azken egunean. Salgai daude sarrerak.


Bi gizonezko atxilotu dituzte Iruñerrian, sexu-erasoa egotzita

Burlatako jaietan adin txikiko bat erasotzeagatik atxilotu dute bat, eta epaileak espetxean sartzeko agindua eman du. Bestea, abuztuaren 25ean 22 urteko neska bat erasotzeagatik atxiki dute baina urruntze agindua ezarri eta aske utzi dute.


Urriaren 11tik 15era bitarte izango da Gazte Topagune Sozialista, Iruñerrian

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.


Burlatako gaztetxea arriskuan dagoela salatu dute

Prentsaurrekoa egin dute gaztetxeko kideek, gaztetxearen egoera azaldu eta haren kontra Burlatako PSNk eta Navarra Sumak izan duten jarrera salatzeko.


Gizon bat atxilotu dute Burlatan, indarkeria matxista egotzita

Astearte arratsaldean atxilotu dute gizonezkoa, bere bikotekideak balkoitik laguntza eskatu ostean. Asteburuan, berriz, gizonezko bat atxilotu dute Iruñean, emakume bat bortxatzea leporatuta.


"Herrigintza aro berri bat eremuz eremu hauspotzeko oinarria" jarri du Sortuk Plaza Hutsa ekimenean

Herrigintzaz aritu dira Sortuk antolatutako Plaza Hutsa ekimenean asteburuan, Burlatan


Burlatako Euskararen Ordenantza murrizteko neurriak salatu ditu Euskararen Defentsarako Sareak

Navarra Suma eta PSOEren murrizketen kontra alegazioak aurkeztu dituzte Burlatako zenbait eragilek.