Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Hebrida uharteak (Eskozia), duela 5.600 urte. Loch Arnish, Loch Bhorgastail, Loch Langabhat eta beste hainbat aintziretan, gizakiek irlatxo artifizialak eraiki zituzten, ahalegin izugarria eginez. Loch Bhorgastaileko uharte artifizialera iristeko harbide bat ere egin zuten.
Turkiako Tayinat aztarnategian, Burdin Aroko Patina erresuma hititaren hiriburu Kunuluaren arrastoen artean, 3.000 urteko emakumezko estatua baten burua eta gorputz-enborra aurkitu dituzte.
Egokitze eta garbitze lanak egin ostean, jendaurrera ireki dute berriro ere Guardiako La Hoya aztarnategia; egindako lanen emaitza erakusteko ate irekien jardunaldia prestatu du Arabako Diputazioak larunbaterako.
Historian doktore eta EHUko irakasle titular Jose Antonio Mujika Alustizaren hitzaldia. Azken urteotan, batez ere Aralarren edota bere inguruan(Ondarre, Beaskin, Aitxu, etab.), egin diren indusketa arkeologikoek informazio berria eskaini digute hilobiratzeaz eta garai... [+]
Zergatik huts egiten dute gizarteek? Burdin Aroko Groenlandiako norvegiarrengandik, oihanez soilduriko Pazko uhartetik eta gaur egungo Montanatik ateratako ikasbideak oinarritzat harturik, gainbehera hurbil dela adierazten duten zantzuez eta nola -- garaiz antzematen... [+]
Azken 30 urteetan Gipuzkoan egindako ikerketa arkeologikoak biltzen dituen Arkeologia bildumako zazpi liburuak aurkeztu zituen atzo Foru Aldundiak, egitasmoan parte hartu duten zenbait aditurekin batera. Historiaurretik hasi eta XX. mendeko arkeologia industrialera arteko... [+]