Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Brontze AroaDuela bost urte egurrezko ontzi biribil bat aurkitu zuten Suitzako Alpeetan, Lötschenpass gainetik gertu, 2.650 metroko altitudean. Objektua aztertu ondoren, emaitzak Scientific Reports aldizkarian jakinarazi berri dituzte.
Txinako erdialdeko lautadan, Ibai Horiaren arroan aurkitutako hainbat giza hezur aztertu dituzte, isotopo egonkorren analisiaren bidez. Eta Proceedings of the National Academy of Science aldizkarian jakinarazi dutenez, gizonezkoek eta emakumezkoek dieta oso desberdina zutela... [+]
Brontze Aroko hiri bat aurkitu dute Egeo itsasoan Genevako Unibertsitateko, Suitzako Arkeologia Eskolako eta Greziako Antzinate Saileko ikerlariek. K.a. 2000-3000 urteen inguruan hiriak garrantzi handia izan zuela uste dute, aztarnategiaren tamainan eta aurkitutako babes... [+]
Gaur abiatu eta datorren larunbata arte, Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren hamaikagarren edizioa egingo dute Irunen. Genero honi buruzko zinemaldi bakarra da Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan eta aurten euskal dokumentalak izango dira protagonista. Hala,... [+]
Gipuzkoa eta Araba lotzen dituen San Adriango tunela iraganean pasabide garrantzitsua izan zeneko zantzuak egon arren, orain arte ez zen ikerketa sakonik egin. Denboraren tunela bailitzan, duela 4.000 urteko bizitoki, Erdi Aroko gotorleku edo duela 500 urteko errepideetako... [+]