2025-01-30 | Axier Lopez

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak gutxitzeko eta umeei pantailek dakarzkien arriskuez ohartarazteko. Baina gurean bakarrik ez, kezka orokorra da eta mundu osoan ari da zabaltzen.

Abortua homizidio bilakatu nahi duen lege proiektuaren aurka kalera atera dira Brasilen

Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]


Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Europan debekaturiko pestizidak erabiltzen dituzte Brasilen Coca-Cola eta Nestlé multinazionalek

Reporter Brasil eta Lighthouse Reports eragileek egindako ikerketak eman du eskandaluaren berri. Pestizida horien eraginez hainbat eritasun, intoxikazio eta min pairatzen dituzte Sao Pauloko herritarrek.


Urre meatzari ilegalak kanporatzen ari da Brasil, Amazoniako Yanomamien lurraldetik

Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.


2023-01-27 | A Planeta
Meatzaritzaren aurka, Yanomami indigenen bizitzaren alde

Hemen erreproduzitzen dugu Brasilgo MABek (Urtegiek Kaltetuakoen Mugimendua) Yanomami herriaren egoera dramatikoaren inguruan egindako salaketa, besteak beste, bere lurraldean legez kanpoko meatzaritzak eragindakoa: 2016tik 2020ra %3.350ko hazkundea. Beste erantzule nagusia... [+]