Nola elikatu hiriak?
2024-02-29 | Estitxu Eizagirre

Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan jartzen ari da. Hainbat proposamen egin ditu hiri barruan elikagaiak sortu daitezen: hiriak des-asfaltatzea eta bertan elikagaian landatzea, hiriko parke eta eremu publikoetan fruta arbolak sartzea...

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Biriatu
2022-01-24 | Leire Artola Arin
Mikel Ibarguren idazlea atxilotuta eduki dute bost migratzaileri laguntzeagatik muga igaro ondoren

Frantziako Poliziak atxiki zuen ostiralean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatu zuten bost etorkin furgoneta batean hartu eta gero. Bidarten geldiarazi zuten ibilgailua: migratzaileak Irunera itzularazi zituzten eta gidaria Hendaiako komisarian eduki zuten hurrengo... [+]


2021-11-17 | ARGIA
Jaka horien ekintza batek auto pilaketak eragin ditu AP-8 errepidean

Hiru urte dira jaka horiek lehen protestak egin zituztela. Urtemugarekin loturan ekintza egin du hogei pertsona inguruko taldeak Biriatuko pasabidean, auto ilarak sortuz.


2021-07-30 | Euskal Irratiak
Mugetako pasabideetan kontrolak gogortuko dituzte

Ostegun honetan, Frantziako Finantza Publikoen ministro Olivier Dussopt Biriatuko aduana gunean izan da, instalazioak bisitatzen. Mugetako kontrolak gogortuko direla iragarri du aduana eta osasun aldetik.


2020-06-18 | Garazi Zabaleta
Hazitik Azitara
Baratzean landaregile handiekiko menpekotasunetik burujabetzara

Lapurdi eta Behe Nafarroako lau etxalde elkartu dira baratzerako beren landare txiki biologikoak egiteko. Kooperatiba sorturik, elkarrekin tresneria erosi eta lanpostu bat sortuko dute.


2018-04-24 | Antxeta Irratia
SNFCko langileek Biriatuko ordainlekua blokeatu dute

Astelehen hontan, SNCFko langileek 9. Greba eta mobilizazio eguna burutu dute. Eguerdi hontan Biriatuko ordainelekua ordu batez blokeatu dute, auto ilara luzeak eraginez. Ekintza honetan  orotara 150 langile  parte hartu dute. Bihar, protesta berri bat... [+]


Kontrolak jarriko dituzte Biriatun, Parisko COP21 biltzarra kari

Frantziako Gobernuak hilabete batez muga kontrolak ezartzea erabaki du, Parisen azaroaren 30etik abenduaren 11ra egingo den klimaren goi-bileraren harira.


2014-03-31 | Laborari
Patrick Larrondo, Biriatun baratzezain: "Galdea bozka paperarekin adierazten bada, bai laborantxa atxikiko da hemen"

Patrick Larrondo Biriatun ari da baratzezain, autopistaren eta etxebizitzen artean. Duela zazpi urte hasia, hurbileko salmenta egiten du, Hendaiako bi azokatan eta herri horretako AMAP batean. Lurraren espekulazioa da eskualde honetako nekazaritzaren arazo gogorrenetako bat,... [+]


2014-02-07 | ARGIA
Antxeta Irratiari diru-laguntza ukatu dio Frantziako Gazte Sailak

“Emakumeen Ahotsa” proiektua abian jartzeko Europako diru-laguntzak eskatu dizkio Antxeta Irratiak Frantziako Gazte Sailari. Laguntzak kudeatzen dituen agentziak erantzun dio egitasmoak ez duela Europako dimentsiorik, euskara hutsean ari dela.


2014-01-10 | ARGIA
Kantonamenduen mapa berriak Ipar Euskal Herriko kanpo mugak errespetatuko ditu

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko oposizioko alderdiek kritikatu egin dute Frantziako Barne Ministerioak osatu eta Pierre-Andre Durand prefetak aurkeztu dien kantonamenduen mapa berria. Alderdi Sozialistak eztabaidarako tarterik laga ez duelako azaldu dira haserre... [+]


2013-09-06 | ARGIA
Mixel Lekuona zendu da

Mixel Lekuona atzo arratsaldean hil zen gaixotasun luze baten ondoren. 1930ean Biriatun (Lapurdi) jaioa Agerre Bordan, 1954an apaiz sartu zen. Beti izan zuen amalurrarekiko lotura berezia. Artzain lanean aritua, makina bat aldiz bisitatu zituen Ipar eta Hego Euskal Herriko... [+]