Loratuko da Bilbo eta itzuliko da euskara zazpi edo hamazazpi kale estu zalapartatsuetan oihartzun egitera, eta zabalduko da zabalguneetara eta luzatuko da auzorik auzo, Otxarkoagaraino eta harantzago. Udaberria helduko zaio gure hizkuntzari mendeetako neguaren ondoren. Udaberri honetan gertatuko da. Loraldia jarioko zaio Bilbori. Bazen garaia! Bada orena!
Martxoan goiz hasi eta udaberria sartua dela jarraituko du loraila aurreratuak hirian, eta 150 sortzaile, artista eta gehiago arituko... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Bilboko LoraldiaDabilen harriari so. Azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizunaren kronika. Martxoaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian. Loraldiaren baitako ekitaldia.
Loraldia Festibala amaitu eta "erabateko arrakasta"-tzat jo dute antolatzaileek. Bost astetan Bilbo "euskarazko sormenaren erdigune" bihurtu dela azpimarratu dute, bai eta ikuslegoaren harrera ona ere. Ikuskizun gehienetan eserleku-kopuruaren %80 baino... [+]
Loraldia Festibalaren barruan, martxoaren 16an Lutxo Egia idazleak eta Mikel Inunziaga musikariak eskainitako
Hiri hori da hiri hau emanaldiaren kronika.
René Le Henaff zuzendariak hiru dimentsioen teknikarekin esperimentatzeko Euskal Herrian grabatu zuen filma aurkitu du Josu Martinez zinegile eta ikerlari bilbotarrak. Euskadi filmaren lau emanaldi egingo dituzte martxoan, Bilbon, Iruñean, Donostian eta Baionan.
Euskal kulturaren udaberriko hitzordua hastear da Bilbon. 30 emanaldi eta 150 sortzaile baino gehiago bilduko ditu 32 egunetan. “Berritzailea eta bizigarria” egiteko asmoa dute antolatzaileek.
Euskal kultura ikustaraztea da festibalaren helburua. Apirilaren 9tik 24ra hamaika ekitaldi izango da Bilboko hainbat txokotan.
Loraldia. Noiz: apirilaren 23tik 26ra. Non: Bilbo. Webgunea: Loraldia.eus