Bilboko Langile Autodefentsa Sareak 2020an Limpiezas Arana – Fernández Aguilar garbiketa enpresarekin abiatutako gatazkaren harira, zazpi pertsona daude inputatuta, derrigortzeen delitu jarraitua gauzatu izana leporatuta. Orotara, 19 urte arteko espetxe zigorra eta 82.000 euro eskatzen dizkiete Fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Errepresio kasua salatu eta prozesu judizialaren gastuei aurre egiteko Korapiloa Askatu kanpaina dute martxan.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Bilboko Langile Autodefentsa Sarea
Jardín Secreto eta Bilboko Langile Autodefentsa Sarearen arteko gatazka aurrera doa, gertakizunen irakurketa kontrajarriekin

Langile baten kaleratzea medio, irailaren 10etik Espacio Open-Jardín Secreto enpresarekin gatazkan murgilduta dago Bilboko Langile Autodefentsa Sarea. Aferak iritzi publikora salto egin ondotik, enpresak gertakizunen bere irakurketa helarazi die hedabideei. Enpresaren... [+]


Jardin Secreto tabernako lan-gatazkaz protesta egingo du Bilboko Langile Autodefentsa Sareak

Kaltetutako langileak eta Langile Autodefentsa Sareak helarazitako erreklamazioen aurrean ez du deus esan enpresak, eta gatazka publiko egin dute. Bide horretan, elkarretaratzea egingo dute igandean, 13:00etan Bilboko Jardin Secreto aurrean. Enpresak beren eskariei entzungor... [+]


Bilboko Langile Autodefentsa Sareak lan-gatazka bat irabazi du Bilboko Alde Zaharrean

Bilboko Goienkale kaleko taberna batekin gatazka abiarazi eta bi astera, lortu dute jabeek exijitutako bi erreklamazioak betetzea.


2020-06-26 | Mikel Eizagirre
Bilboko Langile Autodefentsa Sareak lan-gatazka bat irabazi du Deustun

Irish Stones Pubean lan egiten zuen 22 urteko langile bati zor zioten ordainsaria ematea lortu dute.