Añube

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan zeramatela Bilbora ikastera etorri zirenean. Askotan izan ditugu lagun Beñaten gitarra eta Hansen ahots urratua. Gaztetxean, plazan ala etxean, zazpikaleetako taberna zuloetan eta unibertsitateko izkina ezkutuetan. Hamar... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Bilboko Kafe Antzokia
Deskonfinamendua kontzertu aretoetan: horrela ezin da

Hego Euskal Herriko zenbait sektore ekonomikotan argi izpiren bat ikusten hasi dela dirudi: geroz eta jarduera gehiago daude baimenduta kalean, pixkanaka hasi ahalko dira irekitzen martxoaren erdialdetik itxita egon diren tabernak eta dendak, baina distantziamendu soziala... [+]


2019-12-18 | ARGIA
Omenaldi samur eta beroa egin diote Iñigo Muguruzari Bilbon

Bilboko Kafe Antzokia txiki geratu zen astearte gauean Iñigo Muguruza omendu zuen kontzertuan. Haren ibilbide luze eta emankorreko taldekide eta lagun musikariek parte hartu zuten, Kortatutik Hiru Leikera.


Godspeed You! Black Emperor Bilboko Kafe Antzokian
Mundu zaharraren konbustio antolatua

Gogo handiz, baina zertarako uka, eszeptizismo puntu batekin joan nintzen asteazken honetan Bilboko Kafe Antzokira Godspeed You! Black Emperor taldearen kontzertua ikustera. Nire aurreiritziak: kontzertuaren lekuko izango zen aretoan gehiago ibiltzen nintzenean, alegia,... [+]


2019-11-12 | ARGIA
Iñigo Muguruza omentzeko kontzertua egingo dute Bilbon abenduaren 17an

Aurtengo irailean hil zen Iñigo Muguruza musikaria, Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Delirium Tremens taldeetan aritutakoa besteak beste. Abenduaren 17an, haren urtebetetze egunean, omenaldia egingo diote Bilboko Kafe Antzokian.


Artze omentzeko, musikari esperimentalak elkartuko dira Kafe Antzokian

Iazko urtarrilaren 12an hil zen Joxan Artze, euskal poesiaren XX. mendeko berritzaile nagusienetako bat izan zena. Heriotzaren lehen urteurrenarekin bat eginez, emanaldi berezia prestatu dute Bilboko Kafe Antzokian.


Betikoa betikotuz

Ez zen nolanahiko larunbata izan Bilbon. Euskara eta euskal kultura inoiz baino gehiago sumatzen zen kale bazterretan. Miribillan genuen lehen hitzordua: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finala jokatzen zen. Bertsolari gazteen bertsoaldi gozoekin gozatu ahal izan genuen, eta... [+]


Euskaraldiari buruzko unitate didaktiko bana aurkeztu dute Ikastolek eta AEK-k

Biek ala biek parte-hartzea sustatzea eta euskara hizkuntza-ohituretan txertatzea dute helburu. Irrien Lagunak elkarteak berriz, monografikoa eskaini dio Euskaraldiari Irria aldizkariaren azken alean.


2018-11-06 | ARGIA
"Agosti Xahoren biografikoa" aurkeztuko du Asisko Urmenetak Atharratzen

AztiHitza. Agosti Xahoren biografikoa. Hala du izenburu Asisko Urmenetaren azken lanak. Azaroaren 24an Xahoenean aurkezpen ilustratu-musikatua egingo du 19:00etan. Jan-edana izango da tarteko eta 21:00etan Patxi Saizek kantaldia eskainiko du.

 


2015-07-16
Jabi Lauzurika hil da

Uztailaren 4an hil zen Jabi Lauzurika  ezustean. Arrosan (Nafarroa Beherea) mendi buelta ematera aterata. Durangarra zen sortzez eta Bilbon bizi zen. Euskalgintzan eta bertso munduan oso ezaguna zen Lauzurika, batik bat Bilbo inguruan. Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokiaren... [+]


2015-07-07 | ARGIA
Ostegunean egingo diote omenaldia Jabi Lauzurika "Apolo"-ri Bilbon

Ostegun honetan, uztailak 9, omenaldia egingo diote Jabi Lauzurika "Apolo"-ri, Bilboko Kafe Antzokian. Larunbatean hil zen Lauzurika, 58 urte zituela. 20:00etan hasiko da ekitaldia.