Bidarteko gasnategian bahiketa burutu duen gizona, militar ohia zen. Asteazken arratseko 7.30tan Erretegia izeneko gasnategian bertako kudeatzailea bahitu eta poliziaren kontra tiro egin duen gizonak 54 urte zituen.
Ehizarako eskopetarekin tiro egin zion larunbatean 68 urteko gizonak bere emazteari, Bidarten duten etxean. Gizona atxilotu dute eta emakumea ospitalean da, baina bere bizia ez dago arriskuan.