Ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruan aholkularitza eskaintzen duen Isladak kooperatibako kidea da Aiala Zubieta Bertiz. Berriki, formazioa eskaini die ekonomia eraldatzaileko kooperatiba eta proiektuei, Beterri Saretuz ekimenak Usurbilgo Lanbide Eskolan antolatuta, enpresen iraunkortasunean ingurumenak duen garrantziaz jabetzeko: “Garrantzitsua da enpresa edo erakunde moduan ingurumen politika bat izatea”, esan digu.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Beterri SaretuzBeterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.
Beterri Saretuz egitasmoa berriz ere martxan da eta Andoainen egingo dute lehen topaketa eskualdeko enpresa, hezkuntza eragile eta erakundeen artean. Ekonomia eraldatzailearen balioetan eta partaidetzan oinarrituriko jendartea bultzatzea dute asmo.
Ikasturte amaierako ekitaldian, Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen sareak orain arte egindako ibilbidearen berri eman du eta aurrera begira dituen asmoak azaldu:"Elkarrekin hurrunago joan gaitezke".
Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak Esperientzia Trukeak egin ditu hainbat astez enpresa eta eragileen artean. Zikloa ixteko, emakumeen eskualdeko foroa antolatu dute asteazkenean Andoainen. Ekainaren 16an, bestetik, ekitaldi irekia izango da... [+]
Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak antolatuta, Esperientzia Trukeen hirugarren saioa egingo dute Hernanin asteazkenean, laneko inklusioaren inguruan. Hainbat gairen inguruan enpresen arteko ezagutza partekatu eta "elkar entzun eta ikasteko" saioak dira.
Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]
Beterri Saretuz ekimenak antolatuta, enpresetako antolaketa ereduez hitz egiteko elkartu dira Beterri-Buruntza eskualdeko hainbat kooperatiba eta erakunde. Enpresen barruan dauden lidergoak zein diren eta nola funtzionatzen duten aztertu dute.
Beterri Saretuz ekimenak bultzatuta, enpresa eraldatzaileen artean esperientziak trukatzeko egitaraua antolatu dute ekaina bitartean. Hainbat arlotan ariko dira, eta izen ematea zabalik dago oraindik.
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sareak badira askotarikoak. Sarea izan daiteke hari edo burdinazkoa, arrantzarako edo ehizarako balio dezake, sarea baliteke trikimailua izatea ere, tranpa, edo internet bera. Sarea izan liteke armiarmarena. Sarea izan liteke soziala. Edo babes-sarea... [+]
Beterri-Buruntzako hainbat enpresa eta eragile biltzen dituen ekimenak ostegunean aurkeztuko ditu bere ekintza plana eta aurtengo helburuak, Usurbilen. 2019an sortua, parte hartzean oinarrituriko proiektuen ekosistema sustatu nahi du sareak eskualdean, ekonomia eraldatzailearen... [+]