Lagunarteko hizketaldi batean dauka jatorria Euskal Lupuloa proiektuak: duela zazpi bat urte garagardoa egiten zuen lagun batek bertako garagardoa benetan bertakoa izatea ezinezko zela esan zion, Euskal Herrian lupulurik ekoizten ez zelako. “Ni baserritarra naiz eta baserri munduan egin dut lan beti. Nire kabuz ikertzen hasi nintzen”. Gorka Iruretagoiena Mujika proiektuaren sortzaileak eman dizkigu azalpenak.
Gero eta material modernoagoak ikusten dira baratzeetan. Udaberrian azak jateko asmoz, neguan aldatu ditu baratzezain honek. Landaretxo guri-guriak pagotxa dira barraskilo eta bareentzat, jaki samurra. Baina plastikozko tutu izurtuak, bost litroko ur-botilak... Dena egokia da... [+]
Zenbat ordu eman ote dute gure nekazariek zerutik datorrenaren peskizan? Eta igaro beharko dituztenak. Sekula santan ez da eguraldiarekin letorkeenaren beldur hori galduko; ezkutatu, aldendu, haizatu bai, baina betirako uxatzea ezinezkoa.
Baratzeetako musika eta doinuak... [+]
Jakobaren baratzearen baztertxo batean jarri dut begia. Joxean Artzek egiten digu kuku kontrazaletik, eta Nemesio Etxanizek haren tolesduratik. Koldo Izagirre, Lauaxeta, Montoia, Juan Kruz Beloki, Borges edo Xabier Leteren aleak ere hortxe daude, ortuaren ertzeko... [+]
Landaguneratu garen kaletarrok, mundu berri baten atarian, hainbat zailtasun laketgarriri aurre egin behar izan diegu. Landareei hitz egiten dien amona baten faltan, aro egokia denean zopizartzen ari den aitonaren irudiaren faltan… Idatzizko erreferentzia garbi baten... [+]
Baratzean lagun kuadrilla ikaragarria dugu. Zorri eta kotxinila janez egiten duen garbiketa asarrea dela eta, amona mantangorria hizpide izan dugu azkenaldi honetan. Ez da bakarra, ordea, ezta bakana ere. Antzeko lana egiten duen lagun mordoa dugu.
Ipurtargiaren kumearen... [+]
Baratzea eskola paregabea da. Bertan gauza mordoa ikas daiteke. Baratzerik gabeko eskolarik ez litzateke ametitu behar. Ariketa, elikadura, biodibertsitatea, paisaia kulturala, genetika, garaian garaikoa, belaunaldien arteko trukea, lurraren eta gure osasunaren arteko loturak,... [+]
Udazkeneroko dolarez dolareko ibileran, aurten geldialdi berri bat egitea egokitu zait. Ustekabean topatu dut dolarea. Txakolin dolarea. Lekeitiora gonbidatu naute, baratze batera. Gezurra badirudi ere, lurrekotik lotu naute Lekeitiora, ez itsasokotik.
Garai batean txakolina... [+]
Lekak eta babarrunak aihena eskubiz aurrera luzatu eta haz daitezen, parda jartzen zaie geurean, Beterri alde honetan. Makila, haga, zurkaitza, arba... Izen asko du. “Parda” hitza inongo hiztegitan topatu ezinik nabilela “pordoi” aurkitu dut. Bai,... [+]
Lagun premian izaten da baratzezaina. Agronomo jarrera hagintaria maiz ikusten da: ni ingeniaria naiz, eta lurrak nik nahi dudana, nahi dudanean eta nahi dudan bezala emango du. Lagunak behar ditugula onartzea baino errazagoa da. Agronomiaren harrotasunetik, zaputza zaputzaren... [+]
Baratzezaintza puri-purian da. Baten batek esana du: zoriontsu bizi nahi baduzu, baratze bati ekin eta heldu. Zoriontsuago bai, baina nekatuago ere badabiltza nire inguruko baratzezain berriak. Ni, jakina, gustura nabil, bizigarri ederra da noranahi zabaltzen ari den giro hau... [+]