2023-09-06 | Kepa Matxain

Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria jaso zuen martxoan Xabier Amurizak Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik, lau urtean eman dioten hirugarrena –Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria dira besteak–. Horren aitzakian bildu, eta aritu gara bere ibilbideaz, martxan jarri berri duen webguneaz –www.amuriza.eus–, bertan eskuragarri ipinitako lanez –nagusiki Harrien mintzoa memoria ariketaz–, eta, batez ere, bere bizitzaz,... [+]

2018-12-14 | Estitxu Eizagirre
Euskararen jatorria, Pello Mari Otañoren biloba "Beltxak" azaldutako zientzia fikzioa

Azaroaren 29an aurkeztu zuten Zizurkilen Gu ta gutarrak ipuina, Euskaraldiaren barruan. Argentinako zientzialari handienetako bat zen Magdalena Moujan Otañok 1965 aldera idatzi zuen eta Xalbador Garmendiak itzuli. Aukera baliatu dugu Joxin Azkue eta Julian Arrastoarekin... [+]


2018-11-15 | Estitxu Eizagirre
Aitor Sarasua bertsolaria hil da

Azaroaren 14 gauean eman du azken hatsa, gaixotasun luze baten ondorioz. Agurra larunbatean egingo zaio, 11:00etan, Itsasuko elizan.


2018-08-29 | Estitxu Eizagirre
Bertsoz "iraintzeagatik" Txirrita kondenatu zutenekoa

Legasako alkate ohiari buruz 1913an enkarguz jarritako bertsoengatik kondenatu zuten bertsolaria 1916an Iruñeko auzitegian. Mikel Taberna idazleak Bertsolari aldizkariaren 110. zenbakian argitaratu duen ikerketa lanean kontatu du guztia xeheki, eta penaz adierazi du... [+]


2018-08-21 | Estitxu Eizagirre
Txirritaren "delituzko" 14 bertsoek zer zioten bada?

Mikel Taberna idazleak eta Beñat Hach Embarek Bertsolari aldizkariko zuzendariak abuztuaren 20an aurkeztu zuten berria: Txirrita Iruñeko auzitegiak kondenatu zuela bertsoz Legasako alkate ohi Eusebio Babaze “iraintzea” egotzita. Iruñeko Lurralde... [+]


2018-06-04 | Estitxu Eizagirre
Ekainaren 6an Irakurraldi Publikoa Hendaian:
Esan Lujanbioren hitzak, esan, berriz esan


2017-02-02 | ARGIA
GALERIA: hil berri den Jon Azpillagaren bertso ibilbidea argazkitan

ARGIAko argazki artxiboan gorderik zeuden hainbat irudiren hautaketa duzu honakoa, Jon Azpillagak hamarkadatan egindako plaza eta parte harturiko txapelketen isla.


2017-02-02 | ARGIA
Jon Azpillaga hil da, zentsuraren urteetako bertsolari ikurra

Frankismo garaian ezagun egin zen, Jon Lopategirekin batera Euskal Herri osoan plazaz plaza ibilita. Bizkaiko Bertsolari Txapeldun izan zen 1961ean eta Euskal Herriko finalera lautan iritsi zen.


Aitzol, Txirrita, Lotsati... orain jabetza publikoa dira

1936an hil ziren Hego Euskal Herriko idazleen obra guztiak jabetza publikora pasa dira urtea aldatzearekin batera, Espainiako Estatuko jabetza intelektualaren legeak egilea hil eta 80 urteko epea ezartzen baitu eduki horiek edonork nahieran erabili ahal izateko.