Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta azalpen zirikalariak emango. Unai Agirrek ingurumenari buruzko bertso zaharrak kantatuko ditu. Irailaren 26an izango da, ostegunarekin, 19:00etan Tolosako Topic-en.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
EitbNet-eko zuzendaritzako kide baten agindua izan da, Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, Euskadi Irratiko Faktoria saioan ostiralean Arzallusek kantatutako bertsoak saretik kentzea; Parot euskal preso askatu berriari buruzkoak ziren. EH Bilduk azalpenak... [+]
Bertsolariak eta marrazkilariak borrokan baino elkarlanean jardun zuten Ziburuko Azokan. Unai Gaztelumendi eta Ainara Azpiazu 'Axpi' margoa eskuan zutela eta Miren Artetxe eta Igor Elorza mikrofonoaren atzean, saio ederra osatu zuten eta publikoak ere halaxe gozatu... [+]
Danel Goikolea Arrasateko bertsolaria urtarrilaren 14an joan da. Hil baino ordu batzuk lehenago, bertso sorta kantatu hau zabaldu zuen lagunen artean. Umore handia darabil eta Pablo Milanesen Yolanda kantu ezagunaren hoskidetasunarekin jolasten du: Holanda du izenburu sortak,... [+]
Udazkena bertso saioz josia ukanen dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bertsozaleek. Xilabaren finala Donibane Lohizunen iraganen da azaroaren 13an.
Bertsularien Lagunak Elkarteak jakitera eman ditu I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren irabazleak: helduen mailan Ander Fuentes Mujikaren bertso sorta izan da saritua, eta gazteen mailan Nahia Etxeberri Lopepe. Bigarren eta hirugarren saria jaso dute, helduen mailan... [+]
Luis Otamendi Aiako bertsolaria hil da. Azken agurra Zarauzko beilatokian egingo zaio urtarrilaren 4an, goizeko 10:00etan.
Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz —non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso,... [+]
Konfinamendu aro hau arintzeko aukera bat izan daiteke bertso zaharrak entzutea, eta horregatik, Xenpelarren "Miseriaren adarrak" bertso sorta berreskuratu eta musikatu egin dugu, nahi duzuenean entzuteko.
Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez bat-batean aritu dira bertsotan apirilaren 1ean, nor bere etxetik. Saioa hemen dago entzungai.