ARGIA SARIAK > 2021

Kanpaina: Zaldibar Argitu

Herritarrek behetik gora sortutako mugimendu honek txingurri lana egin du ez zedin ahanzturan erori Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileen bizitza lapurtu zuen zabor jauzia, inguruak gogotik kutsatu zituena. Borrokan zorrotz jarraitu dute, gaia gori-gorian jarri eta “euskal oasia” sutan irudikatzeraino, mundu mailako pandemia honek gaia ia kolpetik desagerrarazi zuenean ere, lanean jarraitu dute. 2021 honetan, hondamenditik urtea beteko den honetan, bai epaitegietan, baita Europan ere lanean jarraituko dute.

Beti komunikazioaren esparrua mimo handiarekin landuz, izan kanta, izan ikurra, izan irakurketak, izan mobilizazio ereduak... zabaltasuna batzea lortu dute beren ideiei ukorik egin gabe.

Horregatik guztiagatik, kanpaina onena ARGIA Saria, Zaldibar Argitu herri plataformari ematea erabaki du ARGIAko lantaldeak. Zorionak!

Aurkezpen bideoa
Sarituen hitzartzea