Teresa Egurrola, Noelia Noemi Godoy Benitez, Aintzane Garai, Amagoia Elezkano Corchón, Caridad Rodriguez Arrieta, Carlotta Ortuzar, Melodie Masse, Mercedes Galdeano Gurrea, Natalya Balyuk, Marie-Jeanne Martinez, Nagore Laffage Casasola… 98 emakume eta 11 ume, 2003tik kontatzen hasita. Puntu gorri potoloak ikusiko dituzue mapan, hildako bakoitzeko bat. Nor ziren jakin ahal izango dugu, ahanzturan eror ez daitezen. Indarkeria matxistaren biktimak dira. Webguneak, indarkeria matxistaren adierazlerik gordinena biluzi nahi du, bortizkeriaren tamaina agerian utzi. Datu baseak tresna izan nahi du indarkeria matxistaren aurkako borrokan ari diren eragileentzat.