Gure saritua aspertuta dago, Amazonia edo baleak bezala tratatzeaz hizkuntza. “Noiz arte segi behar dugu Amazonia, baleak eta euskara salbatu behar ditugula aldarrikatzen? Euskara hiztegi eta gramatika bat dauzkagunetik salbatuta dago, euskarak ez du sufritzen. Sufritzekotan, euskaraz bizi nahi dugunok sufritzen dugu”. Bere hitzak dira horiek. Gure hizkuntzaren historia, eta nahiago baduzue, gure historiaren hizkuntza, kontatu digu paperean, ondoren ikus-entzunezkoan. Azkenaldian uhinetan dabil gustura, minutu gutxi batzuetako dosietan, Euskara Jendea ahoan.