Nahi beste sinbolismorekin, 2,8 milioi tona tona hondakin biltzen dituen zabortegi toxikoa amildu da Bizkaia eta Gipuzkoa artean. Bi langile desagerrarazi, autopista moztu, sutea piztu, irregulartasunak agerian utzi eta inguruetan hodei gaixotzaileak zabaldu ditu, besteren artean. Instituzioen kudeaketa politikoa jo-puntuan jarri du, Eusko Jaurlaritzak 40 urtean izan duen hegemonia krisirik handienean EAJ eta PSE murgiltzeraino.

2015-05-06 | Igor Agirre
'Herriko tabernen' auziko bista maiatzaren 19an izango da

Karmelo Landa auzipetuak astearte gauean jakinarazi du 35/02 sumarioko auziaren bista maiatzaren 19an izango dela Espainiako Auzitegi Gorenean. Herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea leporatzen diete Batasunako 40 kideri.


2014-05-09
Tolosaldean libre
MULTIMEDIA - dokumentala

Espainiako Auzitegi Nazionalean, 35/02 sumarioa dela eta, epaitu dituzten Tolosaldeko herritarrei buruzko dokumentala.

Egilea: Tolosaldeko Ernai


Ezker abertzalearen aurkako epaiketa: politikan aritzeagatik beste 36 lagun kartzela arriskuan

36 pertsona epaituko dituzte gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, Herriko Tabernen auziaren harira. Talde terroristako kide izatea leporatzen diete. Zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerak egin ditu fiskalak.


2013-06-06 | Jon Torner Zabala
'Herriko tabernen' auziko makroepaiketa urriaren 17an hasiko da

Duela hamar-hamaika urte Batasuneko kide ziren 40 lagun epaituko dituzte urriaren 17tik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean. 'Herriko tabernen' bitartez ETA finantzatzea leporatuta, zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerei egin beharko diete aurre akusatuek.


2013-06-04 | Xuban Zubiria
Bateraguneko kideek espetxean jarraitzea erabaki du konstituzionalak

Bateragune auziko kideei ezarri zitzaien 6 urteko espetxe zigorra osorik betearaztea erabaki du Espainiako Konstituzio Auzitegiak. Eldiario.es agerkariak argitaratu du lehenik albistea eta El Mundok ere eman du filtratutako informazioaren berri.


2013-01-03 | ARGIA
Batasunak bere disoluzioa iragarri du

Maite Goienetxek eta Jean-Claude Agerrek Baionan emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute Batasunak disolbatzeko erabakia hartu duela.  Duela hamar urte sortu zen Ipar Euskal Herrian. Fase politiko berriaren testuinguruan kokatu dute erabakia.


2012-12-21 | Axier Lopez
Xabi Larralde
MULTIMEDIA - elkarrizketa

(Izura-Azme 1970, Baxenabarre). Batasuna alderdiko eleduna da eta Lapurditik egin digu Euskal Herriak bizi duen egoerari buruzko azterketa.

Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2347 zenbakian irakurgai dago: www.argia.eus/argia-astekaria/2347/xabi-larralde


2012-05-18 | Gorka Espiau
Pluja seca - Euri lehorra
MULTIMEDIA - dokumentala

Zenbait bitartekarik Hegoafrika eta Irlanda Iparraldeko bake prozesuetan egindako lana aurkezten digu TV3 telebista kataluniarrak eta Baleukok egindako dokumentalak. Euskal Herriaz duten iritzia azaltzen digute pertsona horiek. Orain arte ez da lan hau euskaraz ikusterik izan,... [+]


2012-04-20 | Axier Lopez
Pernando Barrena
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Berriozar, 1965. Ezker abertzaleko kidea. 2007an, Batasuneko kide zela, poliziak atxilotu eta bi urte eman zituen espetxean. Kautelazko neurripean dago, 62.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Astero joan behar du epaitegira. Epailearen baimena behar du Estatutik ateratzeko.[+]


2010-03-22 | Axier Lopez
Frantziako eskualdeetako hauteskundeen emaitzak
MULTIMEDIA - diaporama

Ezkerra nagusi berriz ere Estatuan, Akitanian eta Iparraldean. Nicolas Sarkozyren UMP izan da galtzaile.