Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
Azaroaren 15eko data zeraman Marisol Fernández Chica basauriarrak jasotako etxegabetze aginduak. Asteartean, goizeko 10:30ean, kale gorrian geratzeko arriskuan zeuden Fernández eta haren adin txikiko alaba. Batu Elkarlaguntza Sarearekin batera abiatutako borrokaren... [+]
Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.
73 urteko bi anaia dira hildakoak eta sutea Arteagagoitiko landetan gertatu zen, San Miguel auzoan, abuztuaren 23an, asteartez.
Basauriko espetxean bere buruaz beste egin duela uste den preso baten heriotza ikertzen ari dira. Mota honetako lehenengo kasua da, Eusko Jaurlaritzak espetxeen gestioa bere gain hartu zuenetik.
Iragan astean, maiatzaren 5ean, Basauri eta Arrigorriagako hemezortzi bizilagun etxerik gabe geratzeko arriskuan daudela iragarri zuen Batu Elkarlaguntza Sareak. Errealitate gordin hori ezagutzera ematearekin batera kanpaina abiatu dute, eta Basauriko eta Arrigorriagako udalei... [+]
Hilaren 10ean Berangoko Ibai Aginaga preso politikoak Basauriko espetxean abiatutako gose eta egarri greba bertan behera utzi du ostegunean , errepresioaren aurkako eta aministiaren aldeko Tinko taldeak jakinarazi duenez.
Aurrez aurreko bisita baten ostean konfinatu dutela eta konfinamenduaren baldintzak salatzeko hasi du protesta. Joan den larunbatetik daukate konfinatuta, ostiralera arte. Jakinarazi dutenez, ordura arte egongo da gose greban.
Sidenorrek kaleratutako oharrean argindarra garestitu izana jarri du jarduera eteteko argudio gisa. Azaldu du iaz 60 euro inguru ordaintzen zuela orduko MegaWattio argindarra, urri honetan 227 euro ari dela ordaintzen eta azaro-abendurako bere aurreikuspenen arabera 284 eurora... [+]
Basauriko Ekain Perrino 23 urteko gazteak igandean jasotako jipoia salatu dute manifestazioan elkartu diren 2.000 lagun baino gehiagok.