Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko neskatoa eta horrek sabelean zekarren semea utzi behar izan zituelarik, ontasuna zuen Engrazi Pelento-rekin ezkontzeko. Baina andre horrendako ere, dio Jean Haritxelhar-ek bere tesian, ezkontza behartua izan zen, hura,... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du hauek ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita.
Barkoxen, aitaren beribildegi aitzinean finkatu digu hitzordua Polo Garatek (Donapaleu, 1967). Bertan konpondutako motorren burrunbek zerikisua omen dute, argazkilari xiberutarrak tresnen mekanikarekiko duen zaletasunarekin. Mendien maitale, itsasoa du amets eta bere Harleyren... [+]
Hegazti gripea zela kausa administrazioak kabalak hil nahi zizkien hazle ttipien aldeko mobilizazioak duela hiru urte iragan ziren. Auziak iragan ziren 2018 eta 2019an, ekoizleak hobengabe utziz eta ELB sindikatua zigortuz. Azken epaiaren ondotik, prokuradoreak dei egin zuen,... [+]
Paueko auzitegiak hala erabaki du: ELB sindikatuak 5.000 euroko isuna eta 2.071 euroko kalte-ordaina Pertsonen Zaintzarako Departamenduko Zuzendaritzari. Uhartia etxaldeko ahate hazlea errugabe jo dute.
Zaintza sanitario pean ezarri dituzte Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko oilo eta ahate sanoak eta honenbestez hiltze agindua bazter utzi dute behin betiko, ELB sindikatuak jakinarazi duenez. "Sentsu ona garaile izan da azkenean".