EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek ekainean egin zuten eskakizuna, eta Espainiako Armadak ezetz erantzun berri du arrazoirik eman gabe, koalizio moreko Daniel Gómez bozeramaileak salatu duenez.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Bardeetako tiro eremuaBenetako armak erabili dituzte eta ostirala arte ariko da Espainiako Armada parajean bonbak botatzen.
"NATO-EB ez! Euskal Herria antiinperialista!" lelopean ehunka lagun batu dira Bilboko kaleetan Askapenak, EBren eta NATOren aurkako Herri Ekimenak eta BardenasYa kolektiboak deituta. Euskal Herri "antinperialistaren" aktibazioa eskatu dute eta... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioak ez du argitu benetako sua erabiltzen ari diren ala ez. Aurreko astean erabili zuten, herritarrak abisatu gabe.
Tiro poligonoaren aurkako asanbladak salatu du Bardean maniobra militar berriak egiten ari direla, eta litekeena dela benetako suarekin egiten aritzea. Kritikatu du pandemia garaian zergak gerretarako maniobrak probatzera bideratzea.
Bihar, osteguna, eta hilaren 9an eta 10ean maniobra militarrak egingo dituzte Bardeetako tiro poligonoan. Hegaztien habia egiteko garaia dela-eta, maniobra hauek salatu ditu Bardeak Libre plataformak.
Otsailean entrenamendu militarrak egin dituzte bertan europako zazpi herrialde ezberdinetako armadak. Bardea Libre kolektiboak salatu duenez, martxoaren 5etik 9ra jarduera berriak eginen dituzte bertan militarrek, hain zuzen "ingurune natural horretan bizi diren hegaztiek... [+]
Tuteran poliziaren erasoa gertatu eta Gladys Del Estal hil baina lau aste lehenago, Manuel Gutierrez Mellado Espainiako presidenteordeak AEBetako goi ordezkari batekin hitz egin zuen Bardeako tiro eremuaren inguruan. Zer ari ziren negoziatzen? Zer zegoen jokoan Erriberako bazter... [+]
Bardeetako natur parkea gerrarako bonben entsegu toki bezala erabiltzearen kontrako jarrera agertzeko eskatuko die Tiro Eremuaren Aurkako Asanbladak Nafarroako udalei, mozio baten bidez.
Ameriketako Estatu Batuek 750 base eta misio militar dituzte munduko 128 herrialdetan. Ez gara obsesio militarista eta inperialista horrek sortutako gerrak zerrendatzen hasiko, baina tamalez horien guztien konplize bihurtu gintuzten duela 33 urte.
Urtarriletik eta 2028. urtera arte urtero 14 milioi euro bideratuko dizkio Defentsa Ministerioak Bardeako Batzordeari; orain arte urtero 7 milioi izaten ziren. Kontratu bidez blindatua du aireko armadak maniobretarako eremua.