Filosofia ikasketak dituen arren, kaleko borroketan eskolatutakoa da Gala Pin (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1981). 2003an utzi zuen jaioterria Bartzelonako auzo mugimenduetan murgiltzeko, eta 2015eko maiatzetik Bartzelonako Udalean En Comúko zinegotzia da.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Barcelona en ComúErrefuxiatu siriarrei aterpea eman nahi die Bartzelonak eta horretarako neurriak hartzen hasi da Udala. Acnur eta asiloaren aldeko Asil.cat erakundeekin harremanetan jarri da dagoeneko Ada Colau alkatea.
Bizitzaren Zikloa, Feminismoa eta LGTBI Saila sortu du Ada Colauk Bartzelonako Udal gobernu berrian. Kritikak jaso ditu erabakiak, bazterreko kolektiboak bazterreko eta ikusezin izaten jarraitzea nahi duelako hainbatek.
Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren hautatuak izan diren hainbat lagunek agerraldi jendetsu baten bidez jakinarazi dute hilaren 26an Katalunian Telefonica-Movistarreko grebalarien “Eskaileren konpromisoa” sinatuko dutela.
Hauteskundeen jarraipena egiten ari gara minutuz minutu. Emaitzak eta ondorengo balizko paktuak.
Duela bi urte sortu zen Prozesu Konstituziogilea, Kataluniako Parlamentuko hurrengo hauteskundeetarako ezkerreko alderdien batasuna lortzeko helburuarekin. Arcadi Oliveres bozemaileari elkarrizketa egin dio Vilawebek eta eduki garrantzitsuenak laburtu ditugu.
Pablo Iglesias bozeramaile duen Podemos alderdiak 2015eko udal hauteskundeetan nola parte hartuko duen erabakiko du udazkenean. Baliteke alderdi gisa aurkeztu ordez, herritarren hautagaitzak babestea “behar adinako ziurtasuna” daukatenean.
“Hiri ezberdin bat eraikitzea posible dela erakusteko ordua heldu da”. Helburu horrekin jaio da Guanyem Barcelona, Ada Colau - PAH Kaleratzerik Ez elkartearen bozeramaile ohiak bultzatutako plataforma herritar berria. Ekainaren 26an egingo dute publiko beren... [+]