Saio hau zabaltzeko aholkuak eskatu eta futbolaz hitz egiteko esan digute. Baina ez dugu larunbateko Atlhetic eta Errealaren arteko derbiaz hitz egingo, ez zaigu gehiegi axola, baina bai derbi hitzaren jatorri historikoa, naziak eta ikurrina; gogo ditugun gaiak dira.
Argazki honi egiten dio erreferentzia Nagore Irazustabarrenak podcastean. 1976ko abenduaren 5ean Atotxan jokatutako Errealaren eta Atlheticen arteko derbian atera zuten ikurrina lehen aldiz futbol zelaira.
Honako ... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Banderen gerraAurten dagoeneko zazpi aldiz baino gehiagotan egin diete eraso Donostiako Ikatz kaleko Herria taberna kanpoan jarritako ikurrinari, arrano beltzari eta presoen ikurrari. Oraingoan, baina, gertatutakoa grabatu dute.
Aberri Egunaren bezperetan farol batetik ikurrina bat zintzilikatzeagatik Mozal Legea aplikatu zien Gasteizko Udalak hiru herritarri. Astebeteren buruan, zigortuek 300na euroko isun bana jaso dute "erabilera edo zerbitzu publikoko ondasun higigarriak edo higiezinak"... [+]
Aberri Egunaren ataritan farola batetik ikurrina zintzilikatzen ari zirela identifikatu zituen hiru pertsona Gasteizko Udaltzaingoak. Mozal Legea aplikatu diete, eta 100 euroko isuna jarri bakoitzari.
Espainiako banderari egindako irainak ez ditu adierazpen askatasunerako eskubideak babesten Espainiako Auzitegi Konstituzionalak astearte honetan erabaki duenez. Aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin onartu dute erabakia.
Aurreko legealdian aldaketaren lau alderdiek 2017an desegin zuten 2003ko Ikurren Legea berriz itzuli da Nafarroara. Garai hartan, UPNren eta PSNren corralitoa indar betean zegoen eta bi alderdiek Ikurren Legea atera zuten aurrera funtsean ikurrina udaletan jar ez zedin.
Nafarroako Legebiltzarrean tramitazio konplikatua izan ondoren, ostegun honetan eztabaidatuko dute Foru Erkidegoko Ikurren Lege berriaren inguruan. Eskuinak proposaturiko legea guztiz urardotuta, PSNren baiezkoa aurreikusten da.
Ez dirudi Navarra Sumak babes nahikorik izango duenik bere Ikurren Legea indarrean sartzeko: Nafarroako Legebiltzarreko alderdiek aurkeztutako zuzenketek adierazten dute gehiengoa ez dagoela alor horretan arau murriztaile eta zigortzaileen alde.
Bandera handiekin sartzea debekatzen zuen agindua ez betetzea egozten diete sei gazteei.
"Banderak trapuak besterik ez dira”, aldarrikatzen dute munduko hiritarrek, inongoak ez, eta toki guztietakoak direnek. Bitxia da, baina halakoak beti izaten dira estatua daukaten banderapekoak.
Gurean ere zabaldu da jarrera hori sektore independentista batzuetan... [+]
Enrique Maya Iruñeko alkateak egin ahalak egin zituen ikurrina eta bestelako aldarrikapenak sanferminetako txupinazoan egon ez zitezen, baina ez zuen lortu, horretarako bitarteko ugari jarri bazituen ere.