“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak, eztabaidak eta hausnarketak piztu asmoz, unitate didaktikoa kaleratu du DBHtik aurrerako ikasleentzat.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Orotara 20 ekintzaile epaituak izango dira uztailaren 23ko ekintzan hainbat garraio bide blokatzeagatik. Ostegun honetan, Akizeko auzitegian, trenbidean beren burua lotu zuten bederatzi ekintzaile epaituko dituzte.
Uztailak azken egunak dituela bildu gara zinemagilearekin Getari Enea zinema ireki berrian, Getarian. Goxo hartu gaitu bertako arduradun Christelle Vessot-ek. Biharamunean, L’hypothèse démocratique: Une histoire Basque (Hipotesi demokratikoa: Euskal historia... [+]
Gernikako Udalak eta herriko elkarteek, apirilaren 26tik hasi eta hainbat egunez ekitaldi ugari antolatu dituzte duela 85 urteko sarraskia gogoratzeko.
Gernika Batzordeak diktadura garaitik gaurdainoko bilakaera du. Bonbek txikitutako bizitza eta bizipen zatiak batu eta kontakizun kaleidoskopikoa eraikiz herri memoria egiten aritu da 45 urtez. Are gehiago, momentu historiko bakoitzaren zerbitzura jarri da beti gatazka... [+]
Urriaren 17an beteko dira Euskal Herriko Gatazka Konpontzeko Nazioarteko Konferentzia egin zela Aieteko jauregian, Donostian. Urteurren horren kari, nazioarteko jardunaldiak antolatu dituzte hainbat eragilek, "bakeak Euskal Herrian eta mundu zabalean dituen erronkei... [+]
Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoeragatik kezka adierazi dute Bake Bideak eta Bakegileek agiri amankomun baten bidez. Maiatzaren 11tik gose eta egarri greban dago Ruiz Murtziako espetxean.
Amerika eta Afrikako bake-eta memoria historikoaren prozesuetan adituak diren bost lagun bildu dituzte Paz con Dignidad elkarteak, Foro Sozialak eta EHUk. Herrialde oso anitzetako errealitateak izan dituzte hizketagai, eta elkarren artean desberdintasunak nabariak badira ere,... [+]
Eritrearen eta Etiopiaren arteko bi hamarkadako gatazkari amaiera ematen laguntzeagatik eman diote saria.