Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin: Errekauek”, azaldu du Usoa Etxeberria Aranburu zonaldeko merkataritza elkarteko teknikariak. Helburu bera du egitasmoak bi herrietan: denda txikiei eta bertako azokako ekoizleei bultzada ematea, haien produktuak... [+]
Azkoitian egin du EAJk kanpainaren estreinako asteburuko lehen mitin politiko jendetsua. Ez edonon: Xabier Arzallus jaio zen etxearen parean, Oteizaren eskultura dagoen plazan. Azken hamar urteetan EAJk agindu du herrian, baina jeltzale sutsuenek ez omen dute ahantzi EH Bilduk... [+]
Martxoaren 1ean elkartu gara Anarirekin, Giza zarata argitaratu eta biharamunean. Andoaingo poligono batean egin dugu hitzordua: han dauka taldeak entsegu-gela. Poster zaharrez eta instrumentuz inguratuta hitz egin dugu, alboko gelakoen erritmoez lagunduta. Larunbatean, hilak... [+]
Armagintzari loturiko makinaria ekoizten eta merkaturatzen du enpresak eta bere bezeroen artean Israel dagoela salatu du Elkar-ekin taldeak. Hala, Israeli boikot dinamikaren bidetik enpresako sarrerak blokatu dituzte igandean.
Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen... [+]
EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.
Zer pentsa ematen du apirilaren 28an egindako salaketek utzitako arrasto txikiak, eta haren segida bakarra izatea istripuen eta langileen heriotzen kate etengabea. Azkoitian, eraikuntzan beste behin ere, oso ohikoa eta beraz saihesgarria den istripuan hil da 62 urteko langilea... [+]
Azkoitiko Arrumarrate baserrian dute 'Baserriloreak' proiektua martxan Koldo Ormaza eta Joey Albertek- Lore freskoak eta lehorrak ekoizten dituzte, modu ekologikoan eta ahalik eta karbono aztarna txikiena utziz. Ezagutu proiektua eta ikusi zeinen lore politak ekarri... [+]
Agustin Kardaberaz Elgorriaga (Hernani 1703-Castel San Giovanni 1770) teologo jesuita bere lagundiko gramatika irakasle izan zen. Idazle joria izan zen eta intsentsu usain artean ibilitakoen artean sona handia izan zuen. 1924an Gasteizko apaizgaitegian, bertako zenbait apaiz eta... [+]
Martxoaren 24 eta 25ean egingo da Geure Gelatik liburu azoka Azkoitian. Emakume idazleen azken bi urtetako ekoizpena ezagutu ahal izango da bertan, bai herriko liburu dendek hornituko dituzten mahaietan itzulitxoa eginez, eta baita hitzaldi, mahai-inguru eta fomato berezietan... [+]
Eskolan basoei buruzko lanketa egin ostean, eskaera egin zioten Azkoitiko ikasleek udalari: natur eremu gehiago nahi zuten, bai herriarentzat, bai ikasgune bezala erabiltzeko. Erronkari heldu eta hektarea bat lur eskaini zien udalak, herriko ikastetxeek eurek kudeatu eta... [+]