Gasteizko Mugimendu Feministak Arabako instituzioek “jai-eredu baztertzaile bat bultzatzen dutela” salatu du, aurtengo Azkena Rocken arituko diren 34 taldeetatik soilik hirutan emakumeen presentzia egongo dela gogoratuz. Bost puntu exijitu dizkiete arduradun politikoei.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Azkena Rock jaialdiko kartelean ia emakumerik ez agertzeak polemika eragin du eta gaia Gasteizko Udaleko kultura batzordera iritsi da. Horren ondorioz, Arabako hiriburuak jaialdiaren antolatzaileekin sinatzen duen patrozinio-kontratuan zenbait baldintza jarriko dizkie... [+]
Aurtengo ekainean zein taldek joko duten iragartzen ari da Gasteizko Azkena Rock jaialdia eta karteleko izen-zerrendak bat baino gehiago harritu du: oraingoz ez dago ia emakumerik musikarien artean.
Hamaikagarren edizioa da gaur abiatuko den Azkena Rock jaialdia eta nazioarteko hainbat talde klasiko etorriko dira Gasteizera: Twisted Sister, Ozzy Osbourne & Friends, Lynyrd Skynyrd, Status Quo, Blue Oyster Cult, Black Label Society, The Darkness eta Gun.