Stepanakert-en, Karabakh Garaiko hiriburuan, ikusi ditugun irudiak herri fantasma batenak dira: kaleak hutsik daude, armeniar biztanleek presaka abandonatu dituzten objektuak bakarrik topa daitezke botata. Hiriburua ez ezik, ia eskualde osoa armeniarrez hustuta geratu da, herritar gehienek Azerbaijaneko armadaren etorrera eta okupazioa gertatu aurretik ihes egin dute, errepresioa, umiliazioa edota asimilazioa pairatu aurretik.
Artsakh-eko Errepublika autoaldarrikatua desagertu da... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
AzerbaijanArmeniako Gobernuak bake akordiorako proposamenak egin dizkio Azerbaijangoari, Nagorno Karabakheko egoera hobetzea helburu. Proposamen horietan dago lurraldeko komunikazioa hobetzea, eta horixe bera eskatu dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ere Azerbaijani.
Astearte gauerdian ezarriko da indarrean Armenia, Azerbaijan eta eta Errusiak bezperan adostutako bake ituna. Honen arabera, gerra diren bi herrialdeetako armaden arteko banaketa lerroa une honetan fronteak markatzen duen horretan finkatuko da, segurtasun korridore bat ezarriko... [+]
Artsakh Errepublika gehiengo armeniarreko lurraldea da, Azerbaijanek eta Armeniak borrokatzen dutena aspalditik. Eskualdea gehiengo azeriarreko lurraldez inguraturik zegoen enklabe bat zen eta, agian horregatik, sobietarrek probintzia autonomo bezala utzi zuten Azerbaijango... [+]
Iraila amaieran berriz ere infernuko ateak ireki dira Karabakh Garaian. Azerbaijango eta Artsakh Errepublikako indar armatuen (Armeniaren laguntzarekin) arteko talka bi bandoetako hildako kopurua puzten ari da egunetik egunera. Gatazkaren iturburua ez da atzo goizekoa eta... [+]
Duela bi aste berpiztu da gatazka, Armenia Azerbaijanen artean. Gerlaren erdigunean Karabakh Garaia, eta honen kontrola hartzeko helburua; bonbardaketen erdian direlarik herritarrak.