Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Udazkena etorri da aurten, ni fede handirik gabe nengoen arren. Ez dakit zein mirari tarteko, hostoek erabaki dute orbel bilakatzea; eta jantzi egin dituzte bideak eta bazterrak, gorriz, laranjaz, horiz eta berdez. Zuhaitz guztiek bat egin dute manifestazio erraldoian, baita... [+]
Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.
50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.
Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]
Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.
Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]
Aste honetako esperientzian Biosasun Olio Ekologikoa proiektua ezagutu dugu Eusebio Gainzari esker. Lizarraldean kokatuta, olioaren eta olibondoen propietateetatik abiatutako produktuak ekoizten dituzte.
Errigoraren ekimenez, Euskal Herriko 20 eskolek eta ikastolek euren jantokietan Nafarroako hegoaldeko produktuak eskainiko dituzte. Kalitatezko elikadura bultzatu nahi dute, km0 produktuak eskainiz eta ekoizleei euren lanagatik prezio justu bat ordainduz. Ekoizle eta eskoletako... [+]
Errigoraren baitan dauden ekoizleetatik zazpik parte hartzen dute jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginez. Ager eremuko baratzeetan dauden produktuak prestatzen dituzte. Produktu horiek jantokietan sartuz gero, euskal lurraldeen artean "harreman iraunkor... [+]