Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela lerrokatzen direnek, Espainiako Auzitegi Kolonialak (AN) Euskal Herriko herritarren aurka emandako zigorrak ontzat emateko borroka dute. Gauza bera gertatzen da erakunde gehienekin, ñabardura batzuekin.
Inolako... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Epaile Santiago Pedrazek iragan ostiralean eskatu zuen estatuan Telegram aplikazioa blokeatzea. Astelehenean blokeo hau etetea erabaki du epaile berak, lehenik neurri hori aplikatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertzeko.
Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.
2003ko maiatzean Zangozan Espainiako bi poliziaren hilketa ikertzen zuen auzia ixtea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Francisco de Jorge epaileak, ikerketa agortutzat eman ondoren.
Urtero urtarrilean egiten den legez, hilaren 13an dozenaka mila lagun bildu ziren Bilbon euskal preso politikoen eskubideen alde eta salbuespeneko espetxe politiken amaiera eskatzeko. 142 preso daude gaur egun, eta batez beste, 20 urtetik gorako espetxe zigorra bete dute eta... [+]
Epaitegiak artxibatu egin du pintaketak egiteagatik Ermuako gazte baten kasua. “Terrorismoa goratzea” egotzi zioten.
2003an ETAk Herrialde Katalanetan buruturiko bi atentaturekin lotuta zigortu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Hernaniko preso politikoa. Hamabi urte egin zituen preso Frantziako Estatuan, eta 2023ko maiatzetik dago preso Espainiaren menpeko espetxeetan.
1. Zigor Salak ebatzi du Atristainen aurkako epaia, nahiz eta Estrasburgok haren aurkako epaiketa ez zela “justua” izan adierazi. Bigarren aldia da hirugarren gradua atzera botatzen dutena.
Edurne Correa La Haine-ko kazetaria astearte eguerdian aurkeztu da Ismael Moreno epailearen aurrean, eta uko egin dio deklaratzeari. Preso baten ongietorria Twitter bidez zabaltzeagatik ikerketa abiatu du auzitegiak, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta.
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.