Botoen %28,8 lortu ditu FPÖ alderdi ultranazionalistak, 2019an baino %13 gehiago. ÖVP Alderdi Popularrak botoen %26,3 jaso du eta hirugarren indarra izan da SPÖ alderdi sozialdemokrata, botoen %21,1ekin. Alderdi nagusiek uko egin diote ultraeskuinari gobernatzeko babesa emateari, eta adituen ustez, FPÖrik gabeko koalizioa osatzen saiatuko dira.
Oraindik neurtzen zailak diren ondorioak izan ditzake Austriako datuen babeserako agintaritzak (DSB) ostegunean Google Analyticsi buruz hartutako erabakiak. Erakunde horrek adierazi du multinazional estatubatuarrak webguneen trafikoa zenbatzeko eskaintzen duen tresna etengabe... [+]
Kutsatzeen gorakada dela eta, konfinamendua ezarriko dute astelehenean, herritar guztientzat. Otsailetik aurrera txertaketa derrigorrezkoa izango dela jakinarazi dute.
Prigglitz-Gasteil (Austria) kobre meatzeetan aurkitutako janari arrastoak aztertu berri ditu Austriako Zientzia Akademiako eta Arkeologia Institutuko ikerlari talde batek, eta Brontze Aroan –meatzea duela 3.100 eta 2.900 urte artean ustiatu zuten– meatzariek lanera... [+]
Ez dira gutxi gabonetarako COVID-19 izurriarekin loturiko neurriak zorroztu dituzten Europako herrialdeak, BBCn irakur dezakegunez. Ez-ohiko Gabon hauetarako bateko eta besteko herrialdeek hartu dituzten neurriei errepasoa egingo diegu jarraian. Herrialde bakoitzean 100.000... [+]
Azaroaren 2ko gauean Austriako hiriburuaren erdialdean gertatu da erasoa. Erasotzaile bat hil du poliziak, eta Austriako Barne ministerioak jakitera eman duenez "Estatu Islamikoaren aldekoa" zen. "Eraso terroristatzat" jo du tiroketa Austriako Gobernuak.
75 urte dira Austriako Mauthausen kontzentrazio esparrua askatu zutela. Bigarren Mundu Gerran zeregin beldurgarria izan zuen: presoa akitu arte hiltzea. Euskal herritar gehien bildu zuen nazien esparrua izan zen eta hara joandako hirutik bakarrak baizik ez zuen bizirik ateratzea... [+]
Erbestean zeuden errepublikarrak nazien esku utzi zituen Francoren gobernuak eta gehienek kontzentrazio esparru hartan amaitu zuten. Los últimos españoles de Mauthausen dokumentalak bi erregimen faxisten arteko lotura eta deportatuen bizipenak jasotzen ditu. Bihar... [+]
Europa iparraldeko herrialdeetan koronabirusak ez du hegoaldekoetan besteko eraginik izan, eta hori horrela, zenbait herrialdek konfinamenduko neurriak, pixkanaka bada ere, atzean uzteko erabakia hartu du.
Austriak astelehen honetan ezagutarazi du koronabirusagatiko konfinamendutik irteten hasteko egutegia. Behar-beharrezko produktuen saltokiak zabalik eduki dituzten bezala –Euskal Herrian dauden moduan–, datorren asteburuko jaiak pasata asteartean, 14, klase... [+]
Austria izan daiteke koronabirusaren hedapena geldiaraztera bideratutako murrizketak lasaitu dituen Europako lehen herrialdeetako bat.