Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten lekuko izan gara, Atxondoko Arrazolako Amillenan, Bizkaian. Kronika-erreportaje bat da ondorengoa.
Migratzaileei harrera egiteko prestatuta dagoen Atxondoko aterpetxea erabiltzea galarazi die Udalak, eta non lo egin ez dutela, joan den astetik Atxondoko udaletxeko aterpetxean pasatzen dute gaua zazpi lagunek. Udalaren utzikeria salatu dute.
Atxondo Harrera Herria sareak gogoratu du migratzaileek asteak daramatzatela aterpetxean ezin sartu eta udalak eman dien arrazoia dela aterpetxeak ikuskaritza pasa behar duela, txosten bat prestatzen ari direla eta horregatik ezin dela erabili. Galdera eta kezka ugari ditu... [+]
Urriaren 14an Atxondoko hiru herritarren zazpi senide hil ziren, Cadizera bidean zirela itsasoan hondoratu ostean. Atxondoko Harrera Herriak gertakarien aurrean udalak izandako jarrera salatu du.
28 pertsona migratzaile zioazen urperatutako ontzian, eta soilik hiru atzeman dituzte bizirik. Aurkitutako hamar hilotzen artetik zazpi, Atxondoko (Bizkaia) hiru herritarren senideak ziren. Atxondoko Harrera Herriak elkarretaratzea deitu du asteazkenean, gertakaria salatzeko.
AHT Gelditu mugimenduak pasa den asteburuan Atxondon egindako Abiadura Handiko Trenaren aurkako kanpaldiaren bideo laburpena.