Ahotsa.info webgunea jaio da. Euskal Herrian adierazpen askatasunaren kontrako erasoak hamaika izan badira ere, auzolanean eta herritarren babesarekin, herri hedabideek lanean jarraitzen dute.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Ateak IrekiNafarroan "ahotsa" behar dutela aldarrikatzen ari dira egunotan Ahotsa Behar Dugu Twitter kontutik. Ateak Irekiren itxieraren ostean, herri hedabide baten aldeko aldarrikapena da.
Ateak Ireki euskal komunikabidea itxi egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri batean. Bideo honetan azaltzen da zer zen Ateak Ireki eta zergatik itxi egin duten.
Egilea: Ateak Ireki
Ateak Ireki webgunearekin elkartasunez ostiralerako deitutako elkarretaratzea debekatu du Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Delegaritzak. Hala ere, kontzentrazioa egingo dutela iragarri dute hedabideko kideek.
Ateak Ireki komunikabidea ixtea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak Herrira mugimenduaren parte dela argudiatuta. Nahiz eta epaia irmoa ez izan, hiru orriko txostena nahikoa izan du Eloy Velasco epaileak hedabide bati hitza kentzeko. Adierazpen askatasunaren aurkako... [+]
Hekimen Euskal Hedabideen elkarteak Ateak Ireki webgunearen itxiera salatu du prentsara igorritako ohar baten bidez. ARGIAk ere bat egiten du salaketarekin.
Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du Ateak Ireki hedabide herrikoia eta beste hiru webgune ixteko, Herrira mugimenduarekin lotura dutelakoan: Donostiako eta Zarauzko Herriraren guneak, eta etengabe.wordpress.com. Ateak Ireki bera izan da albistearen berri eman duena, eta... [+]