A-15 errepideko trafikoa N-I errepidearekin bat egiten duen tokian eraikiko litzateke lotune berria. Andoainen N-I errepidearen "afekzioak murriztu" eta ingurunean "modu hobean" integratuko dela adierazi du aldundiak. Udalak 2011ko eta aurtengo proiektuen arteko azterketa konparatiboa aurkeztu du.
Drogen eraginez agerraldi psikotiko betean zen 36 urteko gizon batek Poliziaren laguntza eskatu zuen Astigarragan, pasa den otsailaren 2an. Lagundu ordez, Ertzaintzak gizona bortizki tratatu zuela eta anbulantzian sartu zutenerako hilda zegoela salatu du haren familiak.
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eman du argitara Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika liburua eta igandean aurkeztuko dute jendaurrean. 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioak Munitibarren aterpetuta zeuden herritarrei eraso egin zien. Egun bereko arratsaldean, Gernikan... [+]
Ikasturte amaierako ekitaldian, Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen sareak orain arte egindako ibilbidearen berri eman du eta aurrera begira dituen asmoak azaldu:"Elkarrekin hurrunago joan gaitezke".
Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak Esperientzia Trukeak egin ditu hainbat astez enpresa eta eragileen artean. Zikloa ixteko, emakumeen eskualdeko foroa antolatu dute asteazkenean Andoainen. Ekainaren 16an, bestetik, ekitaldi irekia izango da... [+]
Oarsoaldeko AHT Gelditu plataformak antolatuta, mendi martxa informatiboa egin dute berrogeita hamar bat lagunek larunbatean, AHTk Astigarraga eta Lezo artean aurreikusia duen trazatuaren bidea eginda.
Beterri-Buruntza eskualdeko enpresa eta eragileak biltzen dituen Beterri Saretuz programaren azken saioa egingo dute ostegunean Astigarragan. Erronka berriak zein diren eta aurrera begira nola antolatuko diren aztertuko dute.
Itsas Enara eta Haritzalde elkarteek salatu dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapekoak diren obra batzuetan inguru horretako harizti bakarrenetakoa suntsitu dute.
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak aitortu du Espainiako Sustapen ministerioak 2027 urteko “ortzi-muga” duela buruan AHT amaitzeko, baina ñabardura garrantzitsu batekin: Bilbo eta Gasteizko sarbideak ez dira ordurako prest egongo.