Loiolako Herri Harresian parte hartzeagatik jarritako zigorra ordaintzea lortu dutela informatu du Eleak-Libre mugimenduak. Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari 23.663 euroko isuna jarri zieten eta herriz herri egindako ekimenen bidez lortu dute ordaintzeko dirua.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
AskeGunea LoiolaFiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bi auzipetuentzat, desobedientzia eta erresistentzia leporatuta. Akusazio partikularrak, ordea, autoritatearen aurkako atentatua eta desobedientzia leporatzen dizkie.
Irailaren 21ean atxilotu zituen Ertzaintzak, 28 euskal gazteren aurkako epaiketara agertu ez eta Auzitegi Nazionalak beren aurka eman zuen atxilotze agindua betez. Angela Murillo epaileak adierazi du ez dutela kartzelan jarraitu beharko epaiketa amaitu arte. Jazint Ramirez,... [+]
400 bat pertsonako herri harresi koloretsuak babestu berri ditu bost gazte Loiolako basilikaren aurrean. Espainiako Auzitegi Nazionalak hauek atxilotzeko agindua emana zuen goiz hartan bertan, orotara 28 gazteren aurka abiatutako epaiketa arbuiatu eta Madrilera joateari uko... [+]
Loiolako Askegunea izan zenaren laburpena, herri harresian izan ziren hainbat lagun eta kazetariren hitzekin osatuta.
Egilea: Askegunea
28 gazte independentisten epaiketari erantzunez, desobedientzia ekintza burutu zuten ehunka pertsonak irailaren 22an Loiolako basilikaren aurrean.
Arratseko 7ak aldera Ertzaintza Loiolako Askegunera zetorrela abisatzeko alarma jo zuenetik, hiru ordu beranduago "gaur guk irabazi dugu" oihuen artean amaitu zen asanbladara arte egindako argazkiak.
28 gazteren epaiketari erantzunez, desobedientzia ekintza burutu dute ehunka pertsonak igandetik astelehen arratsera Loiolako basilikaren aurrean. Tartean babestu dira astelehen goizean Madrilgo epaiketara aurkeztu ez diren bost auzipetu. Haiek atxilotzeko Angela Murillo... [+]